Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Eneko Redondok «Hegoaldeko olibondoetatik iparraldeko basoetara» lana aurkeztuko du ostegun honetan PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Jueves, 15 de Abril de 2021 14:22

Noticia publicada en Conecta Bidasoa,el miércoles día 14 de Abril de 2021.

Eneko Redondok «Hegoaldeko olibondoetatik iparraldeko basoetara» lana aurkeztuko du ostegun honetan

"Zure abenturaren bila" programako beste hitzordu bat da

 

Ostegun honetan izango da emanaldia. / Irungo Udala

Amaia KZko hitzaldi-aretoan (sarrera, López de Becerra kaletik), apirilaren 15ean, 19:30etik aurrera, «Hegoaldeko olibondoetatik iparraldeko basoetara” euskarazko ikus-entzunezkoa emango dute, Eneko Redondo egileak berak aurkeztuta. «Zure abenturaren bila» zikloaren barruan egingo da jarduera. Jakina, kasu horietarako ezarritako segurtasun-neurriak beteko dira, hala nola edukiera murriztua izango da distantziak errespetatzeko, maskara nahitaez erabili beharko da, etab.

Sinopsis

«Udazkeneko kolorez gorritutako basoek bide bakartietan barrena murgiltzera bultzatzen naute, haize bolada indartsu batek bezala. Askatasuna eta bizia puri-purian sentitzeko behar dudan guztia altxor izkutuz beteriko bideak deskubritzean dago, betiere nire pedalen erritmora. Gure azpian dagoen lurra zapaltzean dagoen abenturaz ari natzaizue. 1800 kilometroko ibilbidea, Sevillatik Gernika-Lumora . Bizikletaz bidaiatzea maite dugunontzat eskura dagoen esperientzia ahaztezina».

 

Doako sarrera, gonbidapenarekin.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting