Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
'Non dago Mikel?' proiektatuko du bihar Amaian DokuIrun programak PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Jueves, 15 de Abril de 2021 14:49

Noticia publicada en Diario Vasco,el jueves día 15 de Abril de 2021.

'Non dago Mikel?' proiektatuko du bihar Amaian DokuIrun programak

Iaz, Mikel Zabalzaren desagerpenaren 25. urteurrenarekin, estreinatu zen Amaia Merino eta Miguel Angel Llamasen lana hau

Bihar Amaian ikusi ahal izango den 'Non dago Mikel?' dokumentalaren fotograma bat./
Bihar Amaian ikusi ahal izango den 'Non dago Mikel?' dokumentalaren fotograma bat.

IÑIGO MORONDO Irun. Jueves, 15 abril 2021, 08:06

Gazte nafar bat atxilotua izan zen 1985ko azaroan, hainbat senide eta lagunekin batera. Antza denez, Guardia Zibilak ETAko kide batekin nahasi zuen. Mikel Zabalza zuen izena, autobus gidaria zen eta ETArekin inolako zerikusirk ez zuen. Nahiz eta berarekin batera atxilotuak izan ziren besteak ordu edo egun batzuren buruan kaleratuak izan ziren, bera ia bi hilabete egon zen desagertuta, bere gorpua Bidasoa ibaian agertu zen arte.

Hainbat manifestaldi eta protesta burutu ziren aurretik Zabalza non ote zegoen galdezka, eztanda sozial handia 'Non dago Mikel?' garrasi eginez. Ondoren ere gertatutakoa behin eta berriz salatu da eta kasu honen gainean ikerketa sakona eskatu da behin eta berriz inplikatu bakoitzaren erantzukizunak argi gera zitezen.

Gertatutakoa argitu

Kazetaritza lanek eta hainbat testigantzak argia isuri dute orduan gertatutakoaren gainean; adibidez, kasu honen inguruan argi eta argi hitzegiten duten bi guardia zibilen arteko elkarrizketa baten transkripzioa argitaratu zen halako batean egunkari batean. Geroago, ahotsen grabaketa ere jenderartetu zen. Joan den urtean, desagerpenaren 25. urteurrenarekin 'Non dago Mikel?' ikus-entzunezkoa estreinatu zen, informazio hori guztia eta hainbat gauza gehiago ere 80 minutu inguruko lan txukun batean biltzen zuena.

Datuak

'Non dago Mikel'
Izar Films-ek ekoitzia, Amaia Merinok eta Miguel Angel Llamasek idatzi eta zuzendu zuten dokumentala.
Emanaldia
Bihar Amaia Kultur Zentroan ikusi ahal izango da, 19.00etan DokuIrun programaren barnean. Saioa doakoa da baina beharrezkoa gonbidapena jasotzea Luis Marianoko Turismo Bulegoan.

Izar films-en ekoizpenarekin, Amaia Merino eta Miguel Angel Llamasek idatzi eta zuzendu zuten dokumentala Donostia Zinemaldiaren programa barruan ikusi ahal izan zen iazko edizioan. Ordutik, ahal duen pantaila guztietara hurbiltzen ari da ikusentzunezkoa eta biharkoan Irungo Amaia Kultur Zentroko auditorio nagusian ikusi ahal izango da, DokuIrun ekimenaren proposamena. 19.00etan da hitzordua eta programa honetan ohi den moduan, filmaren zuzendarietako batek saioan parte hartuko du lana aurkezteko. Beti bezala ekitaldia doako izango da baina egoera dela eta nahitaezkoa da gonbidapen sarrera eskatzea Luis Marianoko Turismo Bulegoan.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting