Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Umeei zuzendutako 'Tartalo' antzezlana Amaian egongo da larunbat honetan PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Jueves, 23 de Septiembre de 2021 21:27

Noticia publicada en Diario Vasco,el jueves día 23 de  Septiembre de 2021.

Umeei zuzendutako 'Tartalo' antzezlana Amaian egongo da larunbat honetan

'Yoko' telesailaren sortzaileak, Beñat Barruetabeñak, idatzi du hiru eta zazpi urte bitarteko haurrentzat


IÑIGO MORONDO IRUN. Jueves, 23 septiembre 2021, 00:14

Logela Multimediak ekarriko du hirira umeei zuzenduta hasiberri den denboraldi kultural honetako lehen antzezlana. 'Tartalo' du izena eta Amaian ikusi ahal izango da larunbat honetan 17.00tan. Sarrerak, salgai daude (irun.org/sarrerak) 4,5 eurotan.

Tartaloren bertsio hau Edorta Barruetabeña gidoilariak, 'Yoko' haurrentzako telesailaren sortzaileetako batek, idatzi du. Oraingoan 3-7 urte bitartean agertzen diren beldurrei aurre egiten lagundu nahi duen antzezlana prestatu du. Lanaren zuzendaritza Imanol Garaizabal eta Saioa Iribarrenen esku dago eta Gaizka Chamizo, Eneritz Garcia eta Ander Garaizabalek jokatzen dituzte pertsonaien rolak: Tartalo, Matilde eta Joxemiel.

Azken hau, Joxemiel (Barandiaran), hainbat tresnaren bitartez, Tartaloren istorioaren ezagutzan murgilduko da eta ikusleei kontatuko die. Tartalo jentilen artean ankerrena bezala agertuko da, munstruo bat, besteekiko ezberdina delako. Antzezlanean zehar ezberdina izatea monstruo bat izatea ez dela landuko da, Tartalo, nahiz eta tamainaz handia izan, bihotzez ere bai haundia dela, xamurra eta sentibera, sorpresaz beteriko pertsonaia.

Matilde izango da bide horretan lagun. Artzain gazteak hasieran Tartalorekiko distantziak mantenduko ditu, baina bere izaera ausartari esker, harreman sentibera sortuko da beraien artean. Hasieratik umeen enpatia bereganatuko du Matildek, berarekin batera egin dezaten haurrek Tartalo ezagutzeko bidea.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting