Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Mintzalaguna egitasmorako izen-ematea zabalik dago datorren asteazkena arte PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Jueves, 14 de Octubre de 2021 21:12

Noticia publicada en Diario Vasco, el jueves día 14 de Octubre de 2021.

Mintzalaguna egitasmorako izen-ematea zabalik dago datorren asteazkena arte

Irungo Udal Euskaltegiak kurtsoari hasiera eman dio 125 ikasle eta hamalau talderekin

Miren Tolosa Euskaltegiko zuzendaria eta Miren Echeveste Euskara ordezkaria, atzoko agerraldian./F,DE LA HERA

JOANA OCHOTECO IRUN. Osteguna, 14 urria 2021, 00:12

Udal Euskaltegiak kurtso berria hasi du. Dagoeneko hamalau talde osatu dira eta, oraingoz, 125 ikasle ditu Urdanibia plazako zentroak. Maila ezberdinetako taldeez gain, guraso eta merkatari talde bat osatu da baita ere, B1 mailakoa, eta Lannahi programak zazpi talde jarri ditu martxan.

Euskara ordezkariak, Miren Echevestek, azken egitasmo honen harrera eta «doakotasuna» azpimarratu zituen: Lannahi langabezian dauden herritarrei zuzenduta dago, «baita %50tik beherako lanaldia dutenentzat ere. Programaren matrikulaldia gora eta gora egiten ari da, eta horrek argi uzten du askorentzat dirua muga bat dela izena emateko euskara eskoletan», azaldu zuen ordezkariak. Dena den, gogorarazi zuenez Udalak Euskaltegiko matrikulak «%100 diruz laguntzen ditu», baina ikasleek dirua aurreratu behar dute. Lannahik luzatzen duen doako eskaintza horrek «herritar askori aukera ematen die euskara ikasteko».

Miren Tolosa Euskaltegiko zuzendariak azaldu zuenez, «nahiz eta ikasturtea martxan egon, euskara ikasteko gogoa dutenak Udal Euskaltegira gerturatu daitezke eta saiatuko gara antolatu ditugun talde horietan tokitxo bat egiten».

Mintzalaguna programak ere edizio berri bat izango du kurtso honetan: inskripzio epea datorren asteazkena arte dago zabalik. Egitasmoa «beren euskara hobetzeko eta praktikatzeko gogoa duten pertsonei zuzenduta dago», azaldu zuen Echevestek. Parte-hartzaileek B1etik gorako maila izan beharko dute. «Egitasmo honen bidez lau edo bost pertsonaz osatutako taldeak sor-tzen ditugu», erantsi zuen Miren Tolosak. Talde horietan «mintzalagunaren figura dugu, taldea dinamizatzen edo kudeatzen duena». Beste aldetik, «mintzakideak daude», euskara ikasten ari direnak. Azken hauek «euskara praktikatzeko eta lagun talde bat sortzeko aukera dute, beraiek aukeratutako ekintzak bideratzeko».

Joan den kurtsoan, pandemia zela eta, beste edizioetan baino partaide gutxiago izan zituen programak. Aurtengoan, «iaz bezala, Mintzalaguna aurrez aurre edo online egiteko aukera eskainiko dugu».

Parte hartu nahi dutenek www. irun.org/euskara web orriaren bidez edo Udal Euskaltegira jo dezakete inskripzioa egiteko.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting