Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Argiteria hobetzeko lanak egingo ditu udalak hiriko zenbait gunetan PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Asteartea, 2024(e)ko abuztua(r)en 13-(e)an 23:14etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el martes día 13 de Agosto de 2024.

Argiteria hobetzeko lanak egingo ditu udalak hiriko zenbait gunetan

Zazpi eremutan hasiko dituzte lanak aurki. Argi kutsadura eta energia kontsumoa murriztea izango dute helburu lanek.

Irungo Udaleko Obra sailak hiriko hainbat tokitan argiteria publikoa hobetzeko egingo dituzten lanen berri eman du. Argi kutsadura eta energia kontsumoa murriztea izango dute helburu aldaketa horiek, baita eremu horietan argiztapen gehiago izatea ere. Orotara, 536.190,33 euroko aurrekontuarekin ekingo diete lanei.

Lanei erreparatuta, gaur egungo luminaria aldatuko dute eta LED motakoa jarriko dute. Era berean, hala behar duten tokietan, argi puntu berriak jarriko dituzte. Kableatu elektrikoaren zati bat berritzea ere aurreikusi dute. 7 tokitan egingo dituzte lan horiek: Elizatxo hiribidean, Jose Maria Franco kalean, Auzolan kalean, Auzin zuloa ibilbidean, Dunboan, Erlaitzen eta Enkantian, Artiaga ibilbidean, Juan Thalamas Labandibar kalean eta Santa Margarita ospitalea kalean.

Lan hauei esker energia kontsumoa %52,97 murriztuko dutela jakinarazi du dala. Horrez gain, gauez eremua seguruagoa izango dela ere nabarmendu nahi izan dute udaleko iturriek,.

Jon Ugarte ordezkariak honakoa esan du: “Hobekuntza hauek hiri berdeago eta seguruago bat sortzen laguntzen digute. Kutsadura murriztea lortuko dugu eta aldi berean, hiriko argiteria hobetzea. Nahiz eta proiektu handia ez izan, nire ustez horrelako jarduketak oso garrantzitsuak dira Irun hiria hobetzeko. Hain zuzen ere, jarduketa hau Partaidetzazko Aurrekontuetan jasota dago”.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting