Kioskoan Dantzan egitasmoaren barruan, Remember orkestrak kontzertu berezia eskainiko du etzi (asteazkena, hilak 14) Irungo Zabaltza plazan. Gauez izango da emanaldia, 22:00etan hasiko dutela iragarri du udalak. 60 urtetik gorako herritarrei zuzendutako saioa izango da.
Kioskoan Dantzan programaren lehen hitzorduaren arrakasta ikusita, irailean eta urrian beste saio bana egitea erabaki du udalak. Hala, abuztuko hitzorduan ez ezik, adinekoek beste bi alditan izango dute dantzaz eta musikaz gozatzeko aukera: irailaren 15ean eta urriaren 6an, biak 18:00etan, Zabaltza plazan. Tsunami orkestra ariko da bietan.