Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Irungo ikastetxeetan 440.000 euro inbertituko ditu udalak PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Lunes, 26 de Agosto de 2024 21:57

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el lunes día 26 de Agosto de 2024.

Irungo ikastetxeetan 440.000 euro inbertituko ditu udalak

Udara guztietan udalak egiten duen jarduketa da, eta aurtengoan, guztira, lau lan egin dituzte Irungo hainbat eskola publikotan.

Urtero bezala, hobekuntza lanak egin dituzte Irungo ikastetxeetan udaran zehar, eta Jon Ugarte Hezkuntza ordezkariaren arabera, soilik horrela berma dezakete “hezitzaileek eta ikasleek irakaskuntzarako konpromisoa”. Horretarako, 440.000 euroko inbertsioa egin zuten, azken kreditu aldaketaren ondorioz. Azken kreditu aldaketa hau 15.000 eurokoa izan zen, lau lan hauek egiteko.

Gainera, 440.000 euroko diru poltsaz gain, beste hainbat diru laguntza ere baliatu dituzte urte honetako obrak egiteko: 110.000 euroko bat Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako erakinak mantentzeko; 11.000 euroko bat Patzuergoko bi haur eskolak mantentzeko; eta 10.000 euroko bat haur eskolak mantentzeko. Horrez gain, Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetarako 26.000 euro jarri dituzte; beste 2.000 Patzuergoaren bi haur eskoletarako; eta 500 udal haur eskolarako.

Obren xehetasunak

Dunboa ikastetxearen Haur Hezkuntzako eraikineko galdara gela eta ur bero sanitarioa metatzeko birzirkulazio sistema eraberrituko dute 170.137 eurorekin. Zehazki, aerotermia sistema bat instalatuko dute bi galdara elektrikoren ordez, eguzki plakak barne, eta erradiadoreak aldatuko dituzte ere, behin sistema aldatuta funtzionamendu tenperatura ere aldatuko delako.

Bestetik, Eguzkitza HLHIko hegoaldeko fatxadan eguzki erradiaziotik babesteko sistema pasibo bat eraiki eta instalatzeko lanak egingo dituzte. Udazkenean tramitatuko dituzte, eta 2025eko udan egingo dituzte lanak 197.861,75 euroko aurrekontuarekin. Gainera, ikastetxearekin elkarlanean, haizagailuak instalatu dituzte, egun beroetan sargori sentsazioa txikitu ahal izateko. Azken lan hauetara 4.737,15 euro bideratu dituzte.

Lekaenea ikastetxeko liburutegian ere inbertsioa egin dute, 6.801,76 eurokoa eta konforta eta zarata maila hobetzeko baliatu dute. Azkenik, segurtasun soka bat instalatuko dute Bidasoaldea HHIn, estalkia mantentzeko, 5.276,28 eurorekin.

Ikasmateriala erosteko laguntzak

Dagoeneko eska daitezke eskolako materiala erosteko diru laguntza. Orotara, 200.000 euroko aurrekontua prest dauka udalak, eta Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleei eta Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasleei zuzendutakoa da. Kasu guztietan, Irunen erroldatuta egon behar dute eta eskabidea egiterakoan ez dira faktura originalak aurkeztu beharko.

Dena den, faktura horiek gorde egin beharko dira aurrerago aurkezteko, lagin gisa horietako batzuk eskatuko baitituzte. Faktura horien data, ekainaren 21etik irailaren 30era bitartekoak beharko dute izan, eta udalaren egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu beharko dira. Laguntzen zenbatekoa 160, 125 edo 100 eurokoak izango dira, familia unitateko kide guztien errentaren arabera.

Laguntzak, gehienez, 100, 125 eta 160 eurokoak izan daitezke eta familia unitateko kide guztiek errentaren arabera banatuko dituzte. Urtean 27.000 euro gordin baino gutxiagoko diru sarrerak dituztenek, gehienez, 160 euroko laguntza jasotzeko aukera izango dute. Aurten jaso daitekeen gehienezko laguntza 10 euroan handitu dute.

Aldiz, urtean 27.000 euro eta 39.500 euro gordin arteko diru sarrerak dituzten familiek gehienez 125 euroko laguntza jasotzeko aukera izango dute. Azkenik, urtean 39.500 eta 52.000 euro gordin arteko diru sarrerak dituzten familiek 100 euroko diru laguntzak ahalko dute jaso gehienez. Ez dute laguntzarik ematea aurreikusten 52.000 eurotik gorako familia errenta gordinentzat.

Informazio gehiagorako, jo honako albistera.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting