Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Hiri hondakin solidoen kudeaketa, kontsulta publikora PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Astelehena, 2024(e)ko abuztua(r)en 26-(e)an 22:03etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el lunes día 26 de Agosto de 2024.

Hiri hondakin solidoen kudeaketa, kontsulta publikora

Txinzerrek ordenantza berria idatzi behar du eta herritarren iradokizunak eta kezkak jaso nahi ditu horretarako. Irailaren 10ean itxiko da horretarako epea.

Txinzer hondakinak edukiontziak

Hiri hondakin solidoen kudeaketari buruzko iritzi publikoa zein den jakin nahi du Txinzerrek eta horretarako, kontsulta publiko bat abiatu dute eta irailaren 10era bitartean egongo da irekita.

Izan ere, 2001etik indarrean dagoen Hiri Hondakin Solidoen Kudeaketari buruzko Ordenantza eguneratu nahi dute, eta gaur egun bereiztearen eta birziklatzearen arloan dauden beharretara eta eskakizunetara egokitu nahi dute. Eguneratu gabeko ordenantza ondoko estekan irakur daiteke.

Dagoeneko 20 urte baino gehiago azken ordenantzatik, eta ordutik hondakinen bilketak bilakaera handia izan du. Txinzerren arabera, hobekuntza “handiak” egin dituzte bereiztearen eta birziklatzearen arloan, baina aurrerapen horiek ez daude egungo araudian islatuta. Ordenantza berrian hondakinen kudeaketa egokia izan dadin herritarrek dituzten betebeharrak zehaztuko dituzte, eta araudiak betetzen ez diren kasuetarako zehaztapen araubide bat ezarriko dute ere.

Iritzia eman nahi duenak mezu elektroniko bat bidali beharko du  Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidera Hondakinen ordenantzari buruzko kontsulta publikoa gaian adieraziz. Administrazio prozedura erkideari buruzko araudian jasotako edozein bide ere erabil daiteke. Iradokizunak jaso ondoren, lehen zirriborrua egingo da eta hasierako onespena emango diote zirriborroari. Ondoren, jendaurrean jarriko dute.

Ordenantza eguneratzea apirilaren 8ko 7/2022 Legea betetzeko beharrari erantzuten dio, eta honako hau lortu nahi da, hitzez hitz:

  • 7/2022 Legeak hondakinak biltzeko eta kudeatzeko ezartzen dituen betebehar berriak betetzen direla ziurtatzea.

  • Herritar guztiek gaur egun dituzten legezko betebeharrak zehaztea.

  • Gaur egun bereizita biltzen diren hiri-hondakin solidoen frakzio guztien definizioa eta

    erregulazioa egokitzea.

  • Garbiguneen eta garbigune txikien erabilera-araubidea jasotzea eta arautzea..

  • Hondakinak biltzeko eta kudeatzeko betebeharrak ez-betetzeak modu eraginkorrean

    zuzentzea ahalbidetuko duen zehapen-araubide bat ezartzea.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting