Uztaileko eta abuztuko jardueren balantzea egin du Irungo udalak eta “ezin hobea” izan dela emaitza azaldu dute. Guztira, 900 gazte irundarrek hartu dute parte udan martxan jarritako programetan. Sergio Javier Gazteriako ordezkariaren esanetan, urtez urte gazte eta gurasoengatik feedback “positiboa” jaso dute eta kopuruak horren adierazgarri direla uste du. “Etorkizunean, ildo beretik lanean jarraituko dugu, emaitza onak biltzen segitzeko”, gaineratu du.
Udako jardueren indargunea, bi udalekuak direla adierazi du Javierrek: Irrisarri Land eta Abenturaero. Lehenbizikoan, 8 eta 16 urteko 300 haur egon dira; eta bigarrengoan, 60 haurrek hartu dute parte. Programa hauek autonomia pertsonala garatzen laguntzen dietela dio udal ordezkariak, eta bizikidetzarako abileziez jabetzen direla ere.
Bestalde, Uda Gazte programa ere egin da eta 12 eta 25 urte bitarteko nerabe eta gazteentzako jarduera, tailer eta irteeretan 500 lagunek hartu dute parte. Orotara, 40 jarduera baino gehiago programatu dituzte. Martindozenean ondoko parkean hainbat eguneko emanaldi ere egin zituzten.