Udaran etenaldia egin du Erletxeak eta berriro martxan jarriko direla jakinarazi dute gaur. Hilaren 9an jarriko dira berriro lanean eta gizarte prestazioei buruzko Bulego Alternatiboa irekiko dute. Larreaundi-Olaberriko auzo elkartean egongo dira, 12:00etatik 13:00etara eta gerturatu ezin duenak mezu elektroniko bat bidal dezake.
Aurreko urteetan bezala, diru-sarrerak bermatzeko errenta, gizarte-larrialdietarako laguntzak, bizitzeko gutxieneko diru-sarrera, pentsioen osagarria edota etxebizitzari buruzko galderak erantzuten saiatuko dira.