Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Aurrekontu parte hartzaileen lehen proposamenak bozkatu dituzte PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Viernes, 13 de Septiembre de 2024 23:17

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el miércoles día 12 de Septiembre de 2024.

Aurrekontu parte hartzaileen lehen proposamenak bozkatu dituzte

Finalera iritsiko diren hiru proposamen hautatu zituzten Palmera Monteron. Gero, hilaren 12tik 16ra online ahalko dira egin proposamenak.

Atzo, partaidetza bidezko aurrekontuen aurrez aurreko bilera egin zuten Palmera Monteron eta 40 lagun gerturatu ziren. Sergio Javier Gobernu Irekia eta Herritarrentzako Arreta ordezkaria izan zen bertan eta dinamika azaldu eta eztabaida taldeak eratu zituen. Horrez gain, bertaratu zirenen proposamenak entzun zituen.

Orotara hamabi proposamen bildu zituzten eta ondoren horiek bozkatu. Guztietatik hiru iritsiko dira finalera, eta ondoren, udaleko zerbitzu teknikoek proiektu horien bideragarritasuna aztertuko dute. Boto gehien lortu zituzten proposamenak honako hauek izan ziren:

  • Zeramika egosteko labea erostea. Labe elektrikoa, ijezteko makina, mahaiak eta materiala berritzea. 31 boto.
  • Luis Mariano eta Irasoren taberna sozialak eta jantokia 2025. urtean berriro irekitzea. 19 boto.
  • San Martzial kirol gunea estaltzea atzeragarri batekin espazioa eta instalatu makina bat ura berotzeko. 18 boto. Proposamen honen bideragarritasuna aztertzen ari dira udal teknikariak eta ez bada bideragarria, boto gehien jasotzen dituen hurrengoa hautatuko dute.

Dena den, oraindik proposamenak bidal daitezke Irungo Udalaren orrialdetik eta horiekin beste online bozketa bat egingo da, 2025eko aurrekontu orokorra osatzeko azken bozketarako.

Proposamenak online egiteko epea hilaren 12tik 16ra bitartekoa da, eta bozketa hilaren 30etik urriaren 1era egin beharko da. Boto gehien jasotzen duten hamahiruak azken bozketan sartuko dira. Botoa eman ahal izateko Irun Txartela erabili beharko dute, eta pertsonako bost proposamen aukeratu ahalko dira.

Bestalde, prozesu orokorraren barruan beste lau proposamen sartuko dira azken bozketan: auzo elkarteen federazioaren hiru eta Hiritar Foroaren bat. Hala, hogei prioposamen sartuko dira azken bozketan.

Gazteentzako prozesuaren barruan lau proposamen onartuko dituzte bozketetatik: Eskolako Agenda 2023 ekimenaren bi, Gazteria Zerbitzuaren bat eta IrunBixi foroaren bat.

Prozesu bakoitzeko hogei aterako dira eta ideia finalistak bozkatzeko epea urriaren 4tik 8ra arte egongo da irekita. Udalaren webgunera jo beharko da horretarako, baina HAZ bulegoetan ere ahalko da botoa eman.

Última actualización el Viernes, 13 de Septiembre de 2024 23:22
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting