Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Gipuzkoako EAJk topaketa egin du etorkizuneko erronkei erantzuten hasteko PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Larunbata, 2025(e)ko urtarrila(r)en 11-(e)an 23:11etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el sábado día 11 de Enero de 2025

Gipuzkoako EAJk topaketa egin du etorkizuneko erronkei erantzuten hasteko

Errenterian izan da topaketa, eta Oarsoaldea eta Bidasoko erronka politiko, sozial eta ekonomikoei "aurre hartzeko" estrategia landu dute.

Gipuzkoako EAJk Oarsoaldeko eta Bidasoko erronka politikoei heldu nahi die, eta horiei erantzuten hasteko topaketa egin dute Irun, Hondarribia, Oiartzun, Lezo, Errenteria eta Pasaiako ordezkariek. Maria Eugenia Arrizabalaga Gipuzko Buru Batzarreko presidentea izan da bertan.

Jeltzaleek eskualdeko afiliazioarekin eta elkarteekin lankidetza bultzatu nahi dute etorkizuneko “plan eraldatzaile” bat prestatzeko, eta hiru helburu nagusi zehaztu dituzte: lurraldeko lehen indarra izatea; aldaketa eta berrikuntzaren eragile izaten jarraitzea eta abertzaletasunaren etorkizuneko erronkei erantzutea.

Arrizabalagaren hitzetan, gaur egungo politika globalean populismoak eta demagogiak dakartzaten arriskuak nabarmenak dira, eta Gipuzkoa ere ez dago salbu. Hots, fenomeno horiek polarizazioa sor ditzaketela dio. Gainera, herrigintza eraginkorra egiteko beharra ere azpimarratu du presidenteak. “Herria maitatuz, herritarrak errespetatuz eta sektarismoari mugak jarriz”.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting