Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Urbanismo
Marea biziengatik alerta dispositiboa jarri dute martxan PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Viernes, 08 de Marzo de 2024 23:39

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el viernes día 8 de Marzo de 2024.

Marea biziengatik alerta dispositiboa jarri dute
martxan

Hilaren 10etik 13 goizaldera bitarte egongo dira prebentzio neurriak aktibatuta, Gal Stadiumetik Behobiara bitarteko bidegorrian.

2021eko abenduaren 10ean Behobian uholdeak izan ziren.

Hilaren 10etik 13ra, igandetik datorren astelehen goizera, marea biziak iragarri dituzte. Beraz, Bidasoa ibaiak gainezka egin dezake eta Udaltzaingoak jakinarazi du uholdeen aurrean duten protokoloa jarri dutela martxan datozen egunetarako.

Zehazki, Gal Stadiumetik gertu dauden bidegorrien zati batzuetan, Recondo fabrika zenaren inguruan eta Behobiako bidegorrian aktibatu dituzte gainezkatze horien balizko eraginak gutxitzeko neurriak:

  • Real Union ibilbideko bidegorriaren inguruan, ura sar daitekeen eremuetan lurreko zakuak jarriko dira gaur, hilak 8.
  • Real Union ibilbideko eta Pierre Lhande ibilbideko bidegorrien itxiko dute, itsasgoraren ordutegietan. (Igandean, 04:26ean eta 16:51ean)
  • Uhateak Behobia inguruan kokatuko dituzte.

Era berean, Udaltzaingoa eta Babes Zibila marea horien bilakaerari adi egongo dira, eta azaldu dute beharrezko neurriak hartuko dituztela ibaiak gainezka egitearen ondorioz sor daitezkeen gorabeherak prebenitzeko eta murrizteko.

 
Ibilgailuek agur esango diote Kateko Ehlizatxo hiribideari PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Viernes, 08 de Marzo de 2024 23:33

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el viernes día 8 de Marzo de 2024.

Ibilgailuek agur esango diote Kateko Elizatxo hiribideari

Astelehenean eraitsiko dute egungo Elizatxo hiribideko errepide pasarela, eta beste berri bat eraikitzen hasiko dira, Katea batuko duena.

Gaur hasi dira lanekin.

Azaroan iragarri zuen udalak Elizatxo hiribideak banatuta duen Katea auzoa batzeko proiektua. Lehen urratsa, Errotazar errepidea berritzea izan da AHTari lotutako arrazoiengatik, eta jarraian, datorren astelehenean, Elizatxo hiribideko Kateko zatia eraitsi eta pasarela berri bat eraikitzeari ekingo diote.

Era horretan, oinezkoentzako ibilbidea izango da bidearen nagusitasuna izango duena. Gainera, Katea auzoa batu egingo da, egun Elizatxo hiribideak duen euste hormak banatzen baitu auzoa.

Datorren astelehenean, hilak 11, eraitsiko dute oraingo pasabidea, eta horretarako, Erromerieta eta Porcelanas arteko zatia behin betiko itxiko dute ibilgailuentzat. Tarte horretako trafikoa bideratzeko, Errotazar errepidea bi noranzkoetan irekiko da: Elizatxo hiribiderantz eta Letxunborro hiribiderantz.

Alegia, Elizatxo hiribidetik aurrera, ezingo da Letxunborro hiribidera ailegatu aurrerantzean, Errotazar bidea hartu beharko dute horretarako. Trafiko zirkulazioaren aldatze horrekin, 10 tonatik edota 10 metrotik gorako kamioiak ezingo dute pasa Errotazar zubitik.

Itxierak bestelako hainbat ondorio izango ditu trafikoan ere. Egoiliarren ibilgailuak bakarrik sartu ahalko dira Errotazar errepidetik Elizatxo hiribidera hiribidearen gaineko pasabiderantz. Gainontzeko ibilgailuek ezingo dute zirkulatu.

Ibilgailu astunei AP-8 errepidea erabiltzeko gomendio luzatu die udalak, batez ere Arretxe Ugalde industriagunera joan ahal izateko, Burniola eta Gobarain kaleetako irteera ezingo baitute erabili.

Autobus zerbitzuari dagokionez, Gipuzkoako Foru Aldundiak udalari jakinarazi dionez, hainbat aldaketa aurreikusi dituzte.

Irunera doazen lineak:

  • E22 lineak betiko ibilbidea egingo du.
  • E24, E26, E27, E28 eta E77 lineetan Elizatxo hiribidean Porcelanasen parean dagoen geralekua itxi egingo da, eta, haren ordez, berri bat jarriko da Errotazar errepideko bidegurutzean.

Errenteria eta Donostiarantz doazen lineak:

  • E22, E24, E26, E27, E28 eta E77 lineek betiko ibilbidea egingo dute Porcelanaseraino, eta, handik aurrera, Errotazar errepidetik sartuko dira, geraleku berrian barrena, Letxunborro hiribiderantz (suhiltzaile etxerantz).
  • Elizatxo hiribideko 62 zenbakian Katea parean dagoen geralekua itxi egingo da, eta, haren ordez, berri bat jarriko da Errotazar errepideko bidegurutzean.
  • Hiri barruko autobus zerbitzuak normal-normal funtzionatuko du.

Udaltzaingoak jakinarazi duenez, informazioa banatu du postontzietan, aldaketen berri emateko.

Kateko pasarela berria

Behin 2023ko otsailean udal gobernuak Elizatxo hiribidea berrurbanizatzeko proiektua idazteko kontratazioa onartuta, Kateko pasarela berriaren aurreproiektua aurkeztu zuten, Elizatxo hiribidean Erromerietatik (Letxunborro hiribidetik) Errotazar errepideko bidegurutzeraino oinezko eta txirrindularientzako pasabide bat sortzeko proposamen bat.

Proiektu honen ildotik, Irungo Udaleko lehenengo alkateorde eta Hirigintzako ordezkari Miguel Angel Paezek eta udaleko zerbitzuek adierazi dutenez, informazio bilerak egiten ari dira auzotarrekin, Kateko Landetxa Auzo Elkartearen bidez, proiektua zertan den jakinarazteko eta haien iritzia biltzeko, eta aurrerantzean bilera gehiago egitea espero dute.

 
Azken Portuko igerilekua itxita egongo da bihar PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Viernes, 08 de Marzo de 2024 23:25

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el viernes día 8 de Marzo de 2024.

Azken Portuko igerilekua itxita egongo da bihar


Waterpolo partida batengatik erabiltzaileek ezingo dute igeri egitera joan bihar Azken Portura, 15:00etatik 22:00etara.

Irungo Udaleko Kirol Arloak jakinarazi duenez, bihar Waterpoloko partida bat eta Igeriketa Txapelketa bat jokatuko dira, eta Azken Portuko igerilekuak itxiko dituzte hartara,  15:00etatik 22:00etara.

Última actualización el Viernes, 08 de Marzo de 2024 23:27
 
Ibilgailuek agur esango diote Kateko Elizatxo hiribideari PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Viernes, 08 de Marzo de 2024 22:43

Noticia publicada en Bidasoko Hitza , el viernes día 8 de Marzo de 2024.

Ibilgailuek agur esango diote Kateko Elizatxo hiribideari

Astelehenean eraitsiko dute egungo Elizatxo hiribideko errepide pasarela, eta beste berri bat eraikitzen hasiko dira, Katea batuko duena.

Gaur hasi dira lanekin.

Azaroan iragarri zuen udalak Elizatxo hiribideak banatuta duen Katea auzoa batzeko proiektua. Lehen urratsa, Errotazar errepidea berritzea izan da AHTari lotutako arrazoiengatik, eta jarraian, datorren astelehenean, Elizatxo hiribideko Kateko zatia eraitsi eta pasarela berri bat eraikitzeari ekingo diote.

Era horretan, oinezkoentzako ibilbidea izango da bidearen nagusitasuna izango duena. Gainera, Katea auzoa batu egingo da, egun Elizatxo hiribideak duen euste hormak banatzen baitu auzoa.

Datorren astelehenean, hilak 11, eraitsiko dute oraingo pasabidea, eta horretarako, Erromerieta eta Porcelanas arteko zatia behin betiko itxiko dute ibilgailuentzat. Tarte horretako trafikoa bideratzeko, Errotazar errepidea bi noranzkoetan irekiko da: Elizatxo hiribiderantz eta Letxunborro hiribiderantz.

Alegia, Elizatxo hiribidetik aurrera, ezingo da Letxunborro hiribidera ailegatu aurrerantzean, Errotazar bidea hartu beharko dute horretarako. Trafiko zirkulazioaren aldatze horrekin, 10 tonatik edota 10 metrotik gorako kamioiak ezingo dute pasa Errotazar zubitik.

Itxierak bestelako hainbat ondorio izango ditu trafikoan ere. Egoiliarren ibilgailuak bakarrik sartu ahalko dira Errotazar errepidetik Elizatxo hiribidera hiribidearen gaineko pasabiderantz. Gainontzeko ibilgailuek ezingo dute zirkulatu.

Ibilgailu astunei AP-8 errepidea erabiltzeko gomendio luzatu die udalak, batez ere Arretxe Ugalde industriagunera joan ahal izateko, Burniola eta Gobarain kaleetako irteera ezingo baitute erabili.

Autobus zerbitzuari dagokionez, Gipuzkoako Foru Aldundiak udalari jakinarazi dionez, hainbat aldaketa aurreikusi dituzte.

Irunera doazen lineak:

  • E22 lineak betiko ibilbidea egingo du.
  • E24, E26, E27, E28 eta E77 lineetan Elizatxo hiribidean Porcelanasen parean dagoen geralekua itxi egingo da, eta, haren ordez, berri bat jarriko da Errotazar errepideko bidegurutzean.

Errenteria eta Donostiarantz doazen lineak:

  • E22, E24, E26, E27, E28 eta E77 lineek betiko ibilbidea egingo dute Porcelanaseraino, eta, handik aurrera, Errotazar errepidetik sartuko dira, geraleku berrian barrena, Letxunborro hiribiderantz (suhiltzaile etxerantz).
  • Elizatxo hiribideko 62 zenbakian Katea parean dagoen geralekua itxi egingo da, eta, haren ordez, berri bat jarriko da Errotazar errepideko bidegurutzean.
  • Hiri barruko autobus zerbitzuak normal-normal funtzionatuko du.

Udaltzaingoak jakinarazi duenez, informazioa banatu du postontzietan, aldaketen berri emateko.

Kateko pasarela berria

Behin 2023ko otsailean udal gobernuak Elizatxo hiribidea berrurbanizatzeko proiektua idazteko kontratazioa onartuta, Kateko pasarela berriaren aurreproiektua aurkeztu zuten, Elizatxo hiribidean Erromerietatik (Letxunborro hiribidetik) Errotazar errepideko bidegurutzeraino oinezko eta txirrindularientzako pasabide bat sortzeko proposamen bat.

Proiektu honen ildotik, Irungo Udaleko lehenengo alkateorde eta Hirigintzako ordezkari Miguel Angel Paezek eta udaleko zerbitzuek adierazi dutenez, informazio bilerak egiten ari dira auzotarrekin, Kateko Landetxa Auzo Elkartearen bidez, proiektua zertan den jakinarazteko eta haien iritzia biltzeko, eta aurrerantzean bilera gehiago egitea espero dute.

 
Posible desbordamiento del río Bidasoa: Irun se vuelve a preparar para un fin de semana de alta pleamar PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Viernes, 08 de Marzo de 2024 22:24

Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa,el viernes día 8 de Marzo de 2024.

Posible desbordamiento del río Bidasoa: Irun se vuelve a preparar para un fin de semana de alta pleamar

La ciudad de la muga prepara un dispositivo parecido, al del pasado 9 de febrero

El dispositivo que se puso en 2021 para evitar las inundaciones

El dispositivo que se puso en 2021 para evitar las inundaciones

Al igual que sucedió el pasado 9 de febrero, Irun se prepara para otro fin de semana de alta pleamar, que puede ocasionar el desbordamiento del río Bidasoa. El ayuntamiento ha hecho público este viernes un comunicado dónde explica cuales serán las medidas para evitar las posibles inundaciones en la ciudad de la muga.

El consistorio activará un dispositivo de prevención con la colocación de sacos terreros en varios carriles bici y el cierre de algunas de estas vías ante el riesgo de desbordamiento del río Bidasoa por efecto de las mareas vivas previstas entre la noche del 10 de marzo y la mañana del 13.

El Departamento vasco de Seguridad mantendrá activo el domingo el aviso amarillo por riesgo marítimo costero e impacto en costa desde las 3.00 a las 6.00 horas y desde las 16.00 a las 18.00 horas.

Medidas

El consistorio irundarra ha señalado este viernes en un comunicado que los desbordamientos del río Bidasoa podrían afectar a tramos de carril bici próximos al estadio Gal así como a la zona del antiguo pabellón de Recondo y parte del carril bici de Behobia.

Sacos terreros





Ante esta alerta hoy se procederá a colocar sacos terreros en zonas susceptibles de inundación en la zona del carril bici de Real Unión Ibilbidea.

Asimismo se cerrará este bidegorri y el de Pierre Lhande ibilbidea en los horarios de pleamar al tiempo que se colocarán las compuertas en la zona de Behobia.

Bidegorri Pierre Loti en Irun por la orilla del río Bidasoa

La Policía Local Protección Civil estarán pendientes de la evolución de las mareas para tomar las medidas oportunas destinadas a prevenir y minimizar las posibles incidencias por el desbordamiento del río, concluye el Ayuntamiento de la ciudad de la muga.

2021

Mediante estas medidas el Ayuntamiento buscará prevenir el ascenso del nivel del agua en el Bidasoa y evitar un desbordamiento parecido al que se produjo en 2021 y que hasta la fecha ha sido el que más problemas ha ocasionado en la ciudad. Hace tres años el nivel de río ascendió hasta los 6,26 metros, creando grandes inundaciones en la localidad bidasotarra y sobre todo en los barrios de Zaisa, Mendipe y Lastaola, donde los vecinos vieron como el agua entró en garajes y el tráfico tuvo que ser cortado.

Desbordamientos en Gipuzkoa

El pasado 27 de febrero los ríos ríos Oria, Urola, Deba y Urumea se desbordaron, debido a las intentas lluvias. En Lasarte, el nivel del agua subió hasta los 4,65 metros. En localidades como AzpeitiaMendaro y la antes mencionada varios garajes y sótanos acabaron repletos de agua. Además, el tráfico se vio perjudicado en las carreteras de Gipuzkoa.

El día después de los desbordamientos de los ríos en Gipuzkoa: limpieza y reflexión

El día después de los desbordamientos de los ríos en Gipuzkoa: limpieza y reflexión

Última actualización el Viernes, 08 de Marzo de 2024 22:30
 
<< Inicio < Prev 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Próximo > Fin >>

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting