Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Cultura y ocio
Alpargatak botatzen arituko dira Karrika Nagusian PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Lunes, 26 de Agosto de 2024 21:38

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el lunes día 26 de Agosto de 2024.

Alpargatak botatzen arituko dira Karrika Nagusian

San Ramon jaia ospatuko dute larunbat honetan (hilak 31) Karrika Nagusian. Egun osoko egitaraua prestatu dute.

Larunbat honetan, hilak 31, ospatuko dute San Ramon jaia Karrika Nagusian. Egun bat iraungo duen festa izango da, goizeko 09:00etan dianaren doinuekin hasiko dena, eta dj emanaldi batekin bukatuko dena. Meza eta Santuaren jaitsiera ere egingo dute, kutsu erlijiosoarekin bat eginez.

Programazioko jarduera izarra, baina, alpargata jaurtiketa da eta 19:00etan hasiko dute. Aurretik, baina izena eman beharko da 18:15etik 18:45etara bitartean Karrika Nagusiko 17. zenbakian jarriko duten karpan.

Ondoren, txikienak hasiko dira lehenik jaurtiketekin (6 eta 14 urte bitartekoak), 19:00etan. Jarraian, 15 urtetik gorakoen txanda izango da, 19:30ean hasita. Guztira, 50 haurrei utziko diete parte hartzen eta 100 helduei.

Egitaraua

Hilak 31, larunbata

  • 09:00etan Diana
  • 11:00etan Meza. Siervas de Jesus Kaperan
  • 11:45ean Santuaren jaitsiera
  • 12:15ean Atzokoak Abesbatzarren emanaldia
  • 12:30ean Salda
  • 18:00etatik 20:00etara Musika-animazioa Peña Poteo Txarangarekin
  • 18:15etatik 18:45etara Izen-emateak abarketa botatzerako, Kale Nagusiko 17. zenbakian dagoen karpan.
    Izena emateko muga (50 + 100) amaitu ondoren, itxi egingo da.
  • 18:30ean Txokolatada
  • 19:00etan Alpargata tiroa 50 parte-hartzaile (6-14 urte)
  • 19:30ean Alpargata-tirada 100 parte-hartzaile (15 urtetik aurrera)
  • 20:15etatik 01:00etara DJ Onddar 2 events.
  • Ohiko jaitsiera Kale Nagusian eta San Ramonen kantua.
  • Jaiaren amaiera.
 
San Juan plaza dantza pista erraldoi bihurtuko da PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Viernes, 23 de Agosto de 2024 21:51

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el viernes día 23 de Agosto  de 2024.

San Juan plaza dantza pista erraldoi bihurtuko da

'Iron Modvm' izeneko break dance ikuskizuna eskainiko du Bartzelonako Iron Skulls konpainiak hilaren 30ean.

Hilaren 30ean (larunbata da) Irungo San Juan plaza dantza pista erraldoi bihurtuko da, Iron Modvm izeneko break dance ikuskizuna jasoko baitu eremuak. Bartzelonako dantza esperimentaleko Iron Skulls konpainiak ekarriko du ikuskizuna. 20:00etan hasiko da, eta ez da sarrerarik ordaindu beharko.

Emanaldiaren aurretik konpainiako dantzariak Pauso-K Irungo dantza eskolako artistek eta dantzari profesional talde batek doako dantza tailer bat eskainiko diete 12 eta 30 rute bitarteko lagunei. Gaztelaniaz izango da, 16:00etatik 18:00etara, Ama Kzko dantza aretoan. Parte hartzeko izena eman beharko da, helbide honetara idatziz.


 
2.000 lagunek gozatu dute aurtengo Bidasoa Folk-ekin PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Jueves, 22 de Agosto de 2024 21:44

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el jueves día 22 de Agosto de 2024.

2.000 lagunek gozatu dute aurtengo Bidasoa Folk-ekin

Asteburuko ajea pasata, XXIII. edizioaren balantze positiboa egin dute antolatzaileek.

Joan den asteburuan folk musikaz bete zituzten Irun, Hondarribia eta Hendaia, Bidasoa Folk jaialdiaren XXIII. edizioaz gozatu zuten zientoka eta zientoka lagunek. Edizio honen balorazio positiboa egin dute Bidasoa Bizirik eta Bidasoa Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak.

“Urtebete gehiagoz, jaialdi honen arrakasta nabarmendu behar dugu, bai jendearen parte hartzeari dagokionez, bai bertan parte hartu duten artisten kalitateari dagokionez”, esan du Partzuergoaren Zuzendaritza Batzordeko presidente Nuria Alzagak.

Datuei erreparatuta, 2.000 bat ikusle izan dira. “Bidasoa Folk Txingudiko badiako uda agendaren parte da jada. Hiru hirietan bizi diren pertsona askorentzat ezinbesteko hitzordua da. Jaialdi honek eskualdea interes kulturak eta turistiko gisa garatzea ahalbidetzen du, eta aldi berean, hainbat herrialdetako musika eta tradizioak balioan jartzea “, gaineratu du Alzagak.

 
Azoka batek larunbateko gaua animatuko du PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Jueves, 22 de Agosto de 2024 21:39

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el jueves día 22 de Agosto de 2024<

Azoka batek larunbateko gaua animatuko du

Kolore Kolore elkartearen gaueko azoka jasoko du San Juan plazak larunbatean. Hogei bat postu izango dira.

“Udako gauak animatzeko” asmoz, Kolore Kolore elkarteak larunbaterako (hilak 24) proposamen interesgarria du: gaueko azoka egingo dute San Juan plazan. 18:00etatik 23:00etara, hogei bat artisau eta artisten postuak zabalik izango dira, eskaintza zabal batekin: moda, ilustrazioak, akuarelak, dekorazioa, kosmetika naturala… Elkarteko kideek irundarrak bertatik pasatzera gonbidatu ditu.

 
Lapurriturri inguruko zuhaitzak ezagutzeko txangoa, irailaren 8an PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Miércoles, 21 de Agosto de 2024 21:49

Noticia publicada en Bidasoko Hitza , el miércoles día 21 de Agosto de 2024

Lapurriturri inguruko zuhaitzak ezagutzeko txangoa, irailaren 8an

Gure lagun zuhaitza izeneko ibilbidean parte hartzera deitu dituzte 8 eta 12 urte bitarteko haurrei eta haien gurasoei.

Lapurriturriko informazio puntuak ibilbide gidatu berezia eskainiko du datorren irailaren 8an (igandea da) estreinakoz. Gure lagun zuhaitza izeneko ibilbidea egingo dute parte hartu nahi dutenek.11:00etan abiatuko dute eta ordu eta erdi inguruko iraupena izango duela aurreratu dute. Noski, Lapurriturritik abiatuko dira herritarrak.

Ibilbide honetan informazio puntuaren inguruan dauden zuhaitzak ezagutuko dituzte partaideek oinez, bertako espezieak eta horien ezaugarriak identifikatzen ikasiko dute: enborrak irakurtzen eta zein informazio ematen duten, zein espezie diren sendagarriak, zuhaitzei buruzko kondairak… Horrez gain, zuhaitzek atmosferako CO2 xurgatzeko duten gaitasunaz ere ariko dira, eta kalkulu erraz bat egiteko eskatuko zaie partaideei. Ibilbidea bukatzeko, fitxa bat banatuko diete, etxean zuhaitz bat landatzeko jarraibideekin.

Jarduera adin tarte guztiei irekia da, baina bereziki 8 eta 12 urte bitarteko haurrak dituzten familiei begirakoa da. Izen emateak bihartik (hilak 22) egin daitezke, irailaren 2ra arte.

 
<< Inicio < Prev 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Próximo > Fin >>

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting