Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Cultura y ocio
23. Korrikaren irteera, zuzen-zuzenean, HITZAn eta Hamaika Telebistan PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Viernes, 15 de Marzo de 2024 00:08

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el jueves día 14 de Marzo de 2024.

23. Korrikaren irteera, zuzen-zuzenean, HITZAn eta Hamaika Telebistan

Euskarazko hedabideen elkarlanari esker, 23. Korrikaren irteera zuzen-zuzenean ikusi ahalko da HITZAren webgunetik ere.

Euskarazko hedabideen elkarlanari esker, zuzen-zuzenean ikusi ahalko da 23. Korrikaren irteera HITZAren webgunetik, Hamaika Telebistaren seinaleari esker. 15:30ean izango da Korrikaren hasierako ekitaldia Irungo San Juan plazan, eta 16:00etan astinduko dute lehen lekukoa Irungo AEK-ko irakasleek; lehentxeago hasiko du Hamaikak zuzeneko saioa. Ordutik aurrera etenik gabeko zuzenekoa hasiko euskarazko telebistak.

Jarraian dagoen estekan klik eginda, HITZAk 23. Korrikarako prestatu duen atal berezira sar daiteke. Handik ‘Korrika zuzenean’ atalean sartu, eta uneko Hamaikaren emisioa ikusi ahal izango da:

Klik egin hemen 23. Korrikaren zuzenekora joateko

 
"Zuk nola bizi duzu Korrika?" PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Viernes, 15 de Marzo de 2024 00:04

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el jueves día 14 de Marzo de 2024.

"Zuk nola bizi duzu Korrika?"

Oarsoaldeko eta Bidasoaldeko udalerrietako aurpegi ezagun banak bere testigantza eman dute, Korrika nola bizi duten azalduz.

Nola bizi duzu Korrika?

Ander Elosegi. Irun. “Euskaldunon altxortxoa da euskara”

zuk nola bizi duzu korrikaNik ezin izan dut aspaldian parte hartu, beti tokatu zait kanpoan egotea. Hala ere, beti da hunkigarria ikustea herri oso bat nola mobilizatu den modu honetan, herritik bertatik jaio den iniziatiba honekin.
Euskaldunon altxortxoa da euskara eta honelako ekintzek erakusten dute oraindik oso bizirik dagoela, nahiz eta, hark zioen bezala, batzuetan oso nekeza den euskaldun izatea. Aldarrikapenaz gain ospakizun handia da Korrika. Aurten irundarrontzako edizio berezia da gainera, bertatik aterako baita. Bertan egongo gara denak.

Urko Iridoy. Hondarribia. “Orain gazteoi tokatzen zaigu euskararen lekukoa jaso eta eramatea”

zuk nola bizi duzu korrikaEz dut gogoratzen parte hartu ez dudan Korrikarik. Betidanik hartu izan dut aireportua aldean, eta herriari itzulia eman ondoren, bertan utzi berriro ere. Azkarra da Hondarribian ematen duen itzulia, baina denbora eta kilometro nahiko dira lagunekin batera momentuaz gozatzeko. Momentu berezi eta bakarra da.
Festa sortzen du Korrikak, furgonetak dioen bezala «euskararen aldeko» festa. Ezin dut ahaztu 2022ko apirilaren 9a, non igandeko 02:00tan iritsi zen Korrika Hondarribira, eta hori aprobetxatuz, larunbat gauean, kontzertuak antolatu zituzten Kasino Zaharrean. Ezta Alamedan Korrika txalapartaren doinuekin jasotzen zenekoa ere. Milaka eskuetatik pasa da lekukoa, baina orain, guri tokatzen zaigu, gazteei, euskararen lekukoa jaso eta harrotasunez eramatea. Horregatik, Korrikak hazten jarraitu behar du, eta «euskararen alde» korrika egiten dugun moduan «euskararen alde» bizi beharko genuke ere.

Ilargi Arrizabalaga. Lezo. “Falta diren egunak kontatzen ditut, beti nago noiz iritsiko zain”

zuk nola bizi duzu korrikaKorrika bada zerbait oso berezia niretzako. Korrikarako falta diren egunak kontatzen ditut beti, beti nago noiz iritsiko zain. Txikitan banekien aldarrikapenen bat egiten zela Korrikan, zerbait bazegoela, baina kontzientzia politikoa hartu nuenetik badakit oso beharrezkoa eta garrantzitsua dela euskararentzat, are gehiago hizkuntzaren egoera ikusita.
Txikitako oroitzapen politak ditut. Amarekin jaitsi nintzen Lezotik gauez pasatu zen batean, eta Oreretaraino iritsi ginen. Ez zuen sakelako telefonorik hartu eta orduan ez zegoen Whatsappik. Niretzako gau batean ateratzea kristoren abentura izan zen, korri egitera ateratzea.
Lezotik Oreretarako zentzuan baldin bada, Lezon harrapatu eta haraino joaten naiz. Alderantziz bada, Oreretan hasten naiz, eta Lezon gelditu. Bi herrietan bizitzea gustuko dut; Lezokoa naiz, baina familia eta kuadrilla Oreretan ditut, eta bi herrien artean ibiltzen naiz.

Iker Vidal. Pasaia. “Hotzean pentsatuta, erokeria kolektibo zoragarria da Korrika”

zuk nola bizi duzu korrikaKorrika oso gauza berezia da, hunkigarria. Euskara aldarrikatzeko eta gure hizkuntzaren aldeko kontzientzia pizteko Euskal Herrian egiten den festa edo manifestazio jendetsuena da Korrika. 10 egunez eta gelditu gabe, adin guztietako milaka eta milaka herritarrek korrika parte hartzen dute. Irakurri nuen hunkigarria dela pentsatzea edozein ordutan, nonbaiten, zoro zoragarri batzuk euskararen alde korrika dabiltzala.
Hotzean pentsatuta, erokeria kolektibo zoragarri bat da Korrika. Dena den, nahiago genuke korrika ibili beharrik ez izatea. Horrek esan nahiko luke euskararen ezagutza eta erabilera normalizatuta egongo liratekeela, baina errealitatea ez da hori.
Antxon lagunekin parte hartzea gustatzen zait. Zein ordutan pasako den eta kontrolatuta edukitzea gustuko dut parte hartzeko. Bukaerako festara gerturatzea ere gustatzen zait, aukera badut. Azkena Donostian bukatu zen, eta zoragarria izan zen.

Jone Arruti. Errenteria-Orereta. “Euskara galtzea kezkatzen gaituenak indarberritzen gaitu”

zuk nola bizi duzu korrikaSaiatzen naiz, pasatzen den momentuan, ateratzen, batez ere udaletxe inguruan. Bai ala bai atera behar naiz. Korrikan indar bat dabil, Xabier Amurizaren bertsoen esaldiak zioen moduan, eta indar hori transmititu egiten du.
Ez dakit jendeak zein punturaino jakingo duen Korrika zer den, baina bai lortzen du jende guztia indar horretara batzea. Eta aurretik, Korrika Kulturala dago; asko nabaritzen da hori. AEK-koen lan militante hori gabe ez dago horrelako zerbait ateratzerik. Euskara ez dago toki guztietan berdin, baina Korrikak lotzen gaitu denok. Euskara galtzeak hainbeste kezkatzen gaituenok indarberritu egiten gaitu. Nazio bat garela transmititzen duen egitura gutxietakoa da. Izugarria da ikustea jendeak nola egiten duen bat. Orain dela urte batzuekin alderatuta ezberdin ikusten dut. Kanpotik etorritako jendea asko lotzen da horretara, euskara ikasten ari direnak, polita da.

Izaskun Madariaga. Oiartzun. “Kultura-sormen iraultza bat ematen da ekitaldi bakoitzean”

zuk nola bizi duzu korrika76 urte ditut eta modu batera edo bestera Korrika guztiak bizitu ditut, bidean nahiz helmugan. Ez dut ezer berezirik esango Korrikak zirrara, miresmena, harrotasuna edo konpromisoa suposatzen dizkidala esaterakoan. Euskaraz bizi nahi dugunon arrimoan aurrera egiteko indarra ematen duen ekintza bat da. Kultura-sormen iraultza bat ematen da ekitaldi bakoitzean, urtez urte euskal kulturaren altxorra gehituz.
Duela bi urteko ekitaldia berezia izan zen, zuzenean jarraitzeko aukera izan genuelako, eta horrek areagotu zuen dena. Gure inguruan jende uholdea biltzen gara eta zirraragarria da. Baina hori ezin da konparatu elurretan eta eremu isolatuen barrena gauez korrika ikusi genituenen ahaleginekin eta furgonetakoen animoekin jende heroi haiek bultzaka. Buf! Oraindik ere hunkitzen naiz. Ezin dut deus aurreratu, baina aurtengo edizioa niretzat oso berezia izango dela esan dezaket.

 
Korrika giroa Irunen PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Viernes, 15 de Marzo de 2024 00:00

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el jueves día 14 de Marzo de 2024.

KORRIKA

Korrika giroa Irunen

Korrika Gazteren ondoren muxikoak, artisauen azoka eta bertso-poteoa egin dituzte. Arratsalderako prest dira irundarrak.

Haur gazte eta helduek petoak jantzi, eta plazara irten dira. Lehenik Harro herri Korrikaren aurtengo doinuaren baitan dantzan ibili dira muxikoak, eta ondoren Axuri beltza dantzatu eta Korrikaren beste kantu ezagunekin amaitu dute saioa. Txingudiko Pentsiodunen mugimenduak antolatu du dantzaldia Almudena Grandes plazan.  Ordu berean zabaldu dute artisauen azoka. Eguerdiko eguzkiaren babespean euskararekin bat egin dute artisauek.

12:30ean Almudena Grandes plazatxotik irten dira bertsolariak, trikitilarien atzetik bertso poteora. Nola ez, Korrikaren gose eta egarri ziren herritarrak izan dituzte alboan. Korrika babesten duten taberna bakoitzean geldialdia egin, eta San Juan plazan amaitu dute ibilaldia. Aldi berean, Etxepare txaranga eta Azterketak Euskaraz mugimenduko kideak Peña kalean izan dira girotze ariketa irmoa egiten (beheko bideoan).

Arratsalderako prest dira irundarrak. Irunen da jada Korrikaren emozioa.

 

 

 

 

23. Korrika. Gaurko egitaraua
  • 15:30ean: Ekitaldi nagusia.
  • 16:00etan: Korrikaren irteera.
  • 17:20ean Korrikak Irun atzean utziko du Santiago zubia zeharkatuz.
  • 17:30ean: Kontzertuen hasiera.
    • 17:30ean: Burrunba elektrotxaranga.
    • 19:30ean: Esne Beltza.
    • 21:30ean Bad Sound System eta Lagunak.
    • Txosnak irekita.
 
Hitzordu handirako motorrak berotu dituzte Irungo gazteek PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Jueves, 14 de Marzo de 2024 23:56

Noticia Bidasoko Hitza, el jueves día 14 de Marzo de 2024.

Hitzordu handirako motorrak berotu dituzte Irungo gazteek

Arratsaldean abiatuko den 23. Korrikaren itxura izan du Korrika Gazteak, zientoka ikasle batu dira euskararen aldeko olatu erraldoira.

Korrika Gazteak utzi dituen irudietako bat.

Arratsaldean Irundik abiatuko den 23. Korrikaren itxura izan du goizeko Korrika Gazteak, olatu erraldoi batek Irungo erdigunea euskararen aldeko aldarriz bete ditu. Zientoka ikaslek ederki berotu dituzte motorrak hitzordu handirako, harro bezain pozik hartu eta pasatu dute lekukoa gazteek.

HITZA Korrikaren furgonetan izan da, eta bertatik zenbait irudi bildu ditu, ondorengoak.

 

 

Luze joko du gaurko egunak. Hona egitaraua:

  • 12:30ean: Txosnen irekiera. 
    • Jantokiak, 12:30etik 15:15era: Irungo Mendizaleak eta Motor elkarteak.
  • 15:30ean: Ekitaldi nagusia.
  • 16:00etan: Korrikaren irteera.
  • 17:20ean Korrikak Irun atzean utziko du Santiago zubia zeharkatuz.
  • 17:30ean: Kontzertuen hasiera.
    • 17:30ean: Burrunba elektrotxaranga.
    • 19:30ean: Esne Beltza.
    • 21:30ean Bad Sound System eta Lagunak.
    • Txosnak irekita.
Erlazionatutako edukiaIrun, prest 23. Korrikarako
 
Irun, prest 23. Korrikarako PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Jueves, 14 de Marzo de 2024 23:53

Noticia publicada  en Bidasoko Hitza, el jueves día 14 de Marzo de 2024.

KORRIKA

Irun, prest 23. Korrikarako

Irun euskaltzaleen foku bilakatuko da gaur. Goizeko 11:30etik aurrera lehertuko da harro herriaren festa hirian.

Urduritasuna da nagusi gaurko egunean bai Irunen, bai Bidasoan eta bai Euskal Herrian. 23. Korrika hastera doa, Irundik Baionarat, eta gaur goizean azken prestakuntza lanak egiten ari direla ikus daiteke Irungo karriketan. Esaterako, San Juan plazako oholtza, lekukoa abiatuko den leku enblematikoa oraintxe ari dira muntatzen.

Erlojuetan alarmak jarri, 15:30ean ekitaldi nagusia egingo baita San Juan plazan eta hunkigarria izango dela agerikoa da. Hitz hartuko dute Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak, Aize Otaño AEK-ko Artezkariak eta Beñat Alzaga Bidasoko AEK-ko zuzendariak. Ez da ohiko formatuan izango hitzaldia, musikak protagonismo handia izango du, baina xehetasun guztiak ezagutzeko bertan egotea da hoberena.

Ondoren, 16:00etan, 23. Korrika abiatuko da. Lehen kilometroa Bidasoko AEK-ko sei irakaslek eramango dute. Plazatik Nafarroa hiribidea jaistera joango dira, eta bertatik, Uranzu kalean sartuko dira. Bertan Mosku Euskalduna kilometroa egingo da. Bi kilometro geroago, Irungo alkate Cristina Labordaren txanda izango da.

16:23an sartuko da Korrika Hondarribira, eta 24. kilometroa Oarso Bidasoko HITZArena izango da, 16:49ean. Zehazki, Sabin Arana kalean. Herri berdea igaro ondoren, Irunera itzuliko da Korrika, Hendaiako norabidean. Santiago zubia zeharkatzea betidanik izan da momentu berezia Korrikaren historian, eta aurten ere hala izango da. Lehen aldiz, Irungo eta Hendaiako AEK-k lekukoa eraman beharrean, Irungo Harrera Sareak, Bidasoa Etorkinekin, Hendaiak Koop, Hendaiako Gaztetxea eta Mintzaian elkarteak eramango dute.

Egun osoko festa

Arratsaldera arte, baina, esperoa ez da aspergarria izango. Korrika egiten lehenbizikoak Irungo ikastetxeetako 3. eta 4. DBHko ikasleak izango dira. Eusliderrekin batera antolatu dute Korrika Gaztea, eta Hondarribia kaletik irtengo dira 11:00etan. Zabaltza plazan bukatuko dute itzulia.

Ondoren, kale animazioak bereganatuko ditu kaleak. Bi gune izango ditu gaurko festak: San Juan eta Urdanibia plazak. Lehen jarduera artisau azokaren irekiera izango da Moskun dagoen Ospitale Zaharrean, 11:30ean. Bertan izango da ere HITZAren txokoa.

Udaletxea dagoen tokian, 11:30ean bertso-poteoa hasiko da, Karrika Nagusiko Korrika babesleen tabernetan zehar. Oren bat geroago, 12:30ean, ondoko Almudena Grandes plazatxoan muxikoak dantzatzen arituko dira Txingudiko Pentsiodunen proposamenez.

Momentu berean irekiko dituzte Moskun ere hiru txosnak. Irundarrek Irun herri harroa dela azarotik erakutsi badute, gaurkoa erakustaldi handia izango da, denen inplikazioarekin betebeharren txanda guztiak bete direlako. Mokadua jateko parada izango da txosnagunean Larrea janari prestatuak elkartearen eskutik. Jantokiak ere prestatu dituzte Kontrakalea kaleko Motor eta Mendizale elkarteetan, 12:30etik 15:15era.

Korrikak Bidasoa atzean uzten duenean, kontzertuen txanda izango da. Guztiak Urdanibia plazan izango dira eta giroa berotzen lehenak Burrunba elektrotxarangakoak izango dira; segidan, Esne Beltza igoko da oholtzara 19:30ean; ekitaldia ixteko, Bad Sound System eta lagunek jarriko dute plaza dantzan.

Nola iritsi Irunera

Egun berezia da gaurkoa Irunen, baina garraio publikoak ohiko ostegun bateko ordutegiari eutsiko dio. Hartara, Irunera iristeko hamaika bideen artean, Euskotren, Renfe edota Lurraldebus konpainien zerbitzuak martxan egongo dira. Errepidea itxita egongo da Irun erdiguneko hainbat karrikatan Korrika pasa bitarte.

Autoz etortzeko hautua egiten dutenentzat Ficobako doako aparkalekua irekita egongo da kotxea aparkatzeko, 08:00etatik 22:00etara. Aldiz, kotxea ateratzeko 22:00etatik aurrera ere aparkalekua irekita egongo da.

Puntu morea

Korrika festa gune segurua dela bermatu nahi du AEK-k. Hartara, puntu morea aktibatuta egongo da egun osoan zehar. Gainera, telefono zenbaki bat ere martxan izango da erasoren baten aurrean laguntza behar izatekotan: (+34) 747 408 469. “Korrikan ez da inolako jazarpenik onartzen: ez matxistak, ez sexistak, ez homofoboak ez arrazistak… ezta inor edonola gutxiesterik ere”.

Ondokoak, gaur goizeko prestaketa lanen hainbat irudi dira:

 

 

Egitaraua
  • 11:00etan: Korrika Gaztea
  • 11:30ean: Bertsopoteoa San Juan plazatik abiatuta. Korrika babestu duten tabernetatik pasako dira.
  • 11:30ean: Euskal Herriko Artisauen azoka.
  • 12:30ean: Muxikoak Txingudiko Pentsiodunen eskutik
  • 12:30ean: Txosnen irekiera. 
    • Jantokiak, 12:30etik 15:15era: Irungo Mendizaleak eta Motor elkarteak.
  • 15:30ean: Ekitaldi nagusia.
  • 16:00etan: Korrikaren irteera.
  • 17:20ean Korrikak Irun atzean utziko du Santiago zubia zeharkatuz.
  • 17:30ean: Kontzertuen hasiera.
    • 17:30ean: Burrunba elektrotxaranga.
    • 19:30ean: Esne Beltza.
    • 21:30ean Bad Sound System eta Lagunak.
    • Txosnak irekita.
 
<< Inicio < Prev 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Próximo > Fin >>

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting