Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Cultura y ocio
Artalekuko instalakuntzak hobetzeko lanak egingo dituzte PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Miércoles, 14 de Agosto de 2024 22:15

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el miércoles día 14 de Agosto de 2024.

Artalekuko instalakuntzak hobetzeko lanak egingo dituzte

Gimnasioaren eta ariketa gidatuen aretoen metro karratuak handitzeko premia ikusi du Kirol sailak.

Irungo Udaleko Kirol sailak jakinarazi du Artaleku kiroldegiko instalazioetan beste hobekuntza batzuk egingo dituela aurki, udaleko iturrien arabera, ondorio horretara iritsi baita enpresa batek (Kirol Management SLU) hiriko kirol ekipamenduak aztertu eta haien diagnostikoa egin ondoren.

Azterketa eta diagnostiko horrena arabera, gimnasioaren eta ariketa gidatuen aretoen metro karratuak handitzeko premia dago. Hala, kiroldegiko gimnasio espazioa handituko dute eta horretarako entrenamendu funtzionalerako gune bat prestatuko dute. Horrez gain, gainerako pistetako biren tarima osorik birmoldatuko da urte honetan, eta gainerakoa ere birmoldatzea aurreikusi du Kirol sailak.

 
Artalekuko hobekuntzen albistearen harira, "harridura" agertu du EAJk PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Miércoles, 14 de Agosto de 2024 22:07

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el miércoles día 14 de Agosto de 2024.

Artalekuko hobekuntzen albistearen harira, "harridura" agertu du EAJk

Udalak aurreikusitako jarduerak ez dituela egun dauden beharrak konpontzen salatu dute jeltzaleek.

Irungo Udalak jakinarazi berri duenez, zenbait hobekuntza egingo dituzte aurki Arteleku kiroldegian. Albiste honen harira, EAJ taldeak “harridura” agertu du, haien ustez jarduera horrek ez baititu “egun dauden beharrak konpontzen”. Horrez gain, jeltzaleek kezka adierazi dute: “ez dugu ulertzen Irungo Udal Gobernuak oraindik Kirol Instalazioen Plan Integralik ez edukitzea”, esan dute ohar bidez.

Irungo kirol instalakuntzen plan integral bat egiteko beharra nabarmentzen urteak daramatzatela esan dute taldekoek, eta askotariko proposamenak egin dituztela urteotan. “Behin eta berriz egin ditugu proposamenak, zuzenketa gisa, aurrekontuen negoziazioetan, eta 2020an Irungo Kirolaren Plan Estrategikoa egitea helburu zuen ekimen bat onartzea lortu genuela”, gogorarazi dute taldekoek. Hala ere, eta jeltzaleen “harridurarako”, udal gobernuak ez duela bere hitza bete salatu dute eta ez dela honetan lanean hasi diote. “Gure taldetik ez genuen ulertzen nola gobernuak ez zuen ikusten gure hirian kirolak bizi duen errealitateari erantzun global bat emateko beharra zegoela. Izan ere, Irunen kirola defendatu eta sustatu ahal izateko, ezinbestekoa da plan bat gauzatzea eta premien azterketan zehaztutako beharrei lehentasuna ematea”, esan dute.

Udalak kirol instalazioen gainean egin duen diagnostikoak ez dituela behar guztiak kontuan hartzen erantsi dute: “udalak egingo duen gauza bakarra  Artaleku kiroldegiko gimnasioaren metro karratuak handitzea izango da, egun dauden lau squash pistetako bat kenduz”. Egindako diagnostikotik urrun daudela erantsi dute.

Azkenik, adierazi dute ezin dela “inprobisatzen jarraitu” eta ezin zaiola aferari epe laburreko erantzunak eman. “Hirian ditugun kiroldegiek modu integralean hobetzeko eta Irungo kirolaz arduratzeko garaia da. daukaguna gehiago begiratu eta zaindu behar da”.

 
Artalekuko hobekuntzen albistearen harira, "harridura" agertu du EAJk PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Miércoles, 14 de Agosto de 2024 21:59

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el miércoles día 14 de Agosto de 2024.

Artalekuko hobekuntzen albistearen harira, "harridura" agertu du EAJk

Udalak aurreikusitako jarduerak ez dituela egun dauden beharrak konpontzen salatu dute jeltzaleek.

Irungo Udalak jakinarazi berri duenez, zenbait hobekuntza egingo dituzte aurki Arteleku kiroldegian. Albiste honen harira, EAJ taldeak “harridura” agertu du, haien ustez jarduera horrek ez baititu “egun dauden beharrak konpontzen”. Horrez gain, jeltzaleek kezka adierazi dute: “ez dugu ulertzen Irungo Udal Gobernuak oraindik Kirol Instalazioen Plan Integralik ez edukitzea”, esan dute ohar bidez.

Irungo kirol instalakuntzen plan integral bat egiteko beharra nabarmentzen urteak daramatzatela esan dute taldekoek, eta askotariko proposamenak egin dituztela urteotan. “Behin eta berriz egin ditugu proposamenak, zuzenketa gisa, aurrekontuen negoziazioetan, eta 2020an Irungo Kirolaren Plan Estrategikoa egitea helburu zuen ekimen bat onartzea lortu genuela”, gogorarazi dute taldekoek. Hala ere, eta jeltzaleen “harridurarako”, udal gobernuak ez duela bere hitza bete salatu dute eta ez dela honetan lanean hasi diote. “Gure taldetik ez genuen ulertzen nola gobernuak ez zuen ikusten gure hirian kirolak bizi duen errealitateari erantzun global bat emateko beharra zegoela. Izan ere, Irunen kirola defendatu eta sustatu ahal izateko, ezinbestekoa da plan bat gauzatzea eta premien azterketan zehaztutako beharrei lehentasuna ematea”, esan dute.

Udalak kirol instalazioen gainean egin duen diagnostikoak ez dituela behar guztiak kontuan hartzen erantsi dute: “udalak egingo duen gauza bakarra  Artaleku kiroldegiko gimnasioaren metro karratuak handitzea izango da, egun dauden lau squash pistetako bat kenduz”. Egindako diagnostikotik urrun daudela erantsi dute.

Azkenik, adierazi dute ezin dela “inprobisatzen jarraitu” eta ezin zaiola aferari epe laburreko erantzunak eman. “Hirian ditugun kiroldegiek modu integralean hobetzeko eta Irungo kirolaz arduratzeko garaia da. daukaguna gehiago begiratu eta zaindu behar da”

 
Artalekuko instalakuntzak hobetzeko lanak egingo dituzte PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Miércoles, 14 de Agosto de 2024 21:56

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el miércoles día 14 de Agosto de 2024.

Artalekuko instalakuntzak hobetzeko lanak egingo dituzte

Gimnasioaren eta ariketa gidatuen aretoen metro karratuak handitzeko premia ikusi du Kirol sailak.

Irungo Udaleko Kirol sailak jakinarazi du Artaleku kiroldegiko instalazioetan beste hobekuntza batzuk egingo dituela aurki, udaleko iturrien arabera, ondorio horretara iritsi baita enpresa batek (Kirol Management SLU) hiriko kirol ekipamenduak aztertu eta haien diagnostikoa egin ondoren.

Azterketa eta diagnostiko horrena arabera, gimnasioaren eta ariketa gidatuen aretoen metro karratuak handitzeko premia dago. Hala, kiroldegiko gimnasio espazioa handituko dute eta horretarako entrenamendu funtzionalerako gune bat prestatuko dute. Horrez gain, gainerako pistetako biren tarima osorik birmoldatuko da urte honetan, eta gainerakoa ere birmoldatzea aurreikusi du Kirol sailak.

 
Remember taldeak dantzan jarriko du Zabaltza plaza etzi PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Lunes, 12 de Agosto de 2024 23:20

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el lunes día 12 de Agosto de 2024.

Remember taldeak dantzan jarriko du Zabaltza plaza etzi

Kioskoan Dantzan programaren barruan antolatu dute kontzertua. 60 urtetik gorako irundarrei begirakoa izango da.

Kioskoan Dantzan egitasmoaren barruan, Remember orkestrak kontzertu berezia eskainiko du etzi (asteazkena, hilak 14) Irungo Zabaltza plazan. Gauez izango da emanaldia, 22:00etan hasiko dutela iragarri du udalak. 60 urtetik gorako herritarrei zuzendutako saioa izango da.

Kioskoan Dantzan programaren lehen hitzorduaren arrakasta ikusita, irailean eta urrian beste saio bana egitea erabaki du udalak. Hala, abuztuko hitzorduan ez ezik, adinekoek beste bi alditan izango dute dantzaz eta musikaz gozatzeko aukera: irailaren 15ean eta urriaren 6an, biak 18:00etan, Zabaltza plazan. Tsunami orkestra ariko da bietan.

 
<< Inicio < Prev 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Próximo > Fin >>

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting