Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Kultura eta Aisialdia

Euskaraz

Sed lectus enim, venenatis vel, ornare sit amet, laoreet eu, nisl. Ut vel ligula. Vivamus malesuada ultrices augue. Ut pellentesque ligula malesuada nisi porttitor tincidunt. Duis semper aliquet metus. Vivamus bibendum. Etiam vehicula, leo sit amet consectetur aliquam, quam ligula dapibus eros, ut tempor ipsum tortor accumsan mauris. Duis justo turpis, varius non, tempor non, hendrerit egestas, mauris. Nullam gravida lectus sit amet arcu semper eleifend. Morbi a ante vitae velit aliquam aliquam.



Udal aldizkariaren 106. alea argitaratu dute PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Asteazkena, 2024(e)ko martxoa(r)en 27-(e)an 22:23etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el viernes día 27 de Marzo de 2024.

Udal aldizkariaren 106. alea argitaratu dute

Aleak Cristina Laborda, udal aurrekontuak, dibertitzeko espazioak, obrak eta Itzulia lantzen ditu, besteak beste.

Egun hauetan jasoko dute irundarrek udal aldizkariaren 106. alea; 2024ko lehena, hain zuzen ere.

Aldizkarian barrena hirian azken hilabeteetan izaten ari diren aldaketak aurkitu daitezke: Cristina Laborda alkate berria, Emakumeen etxea abian jarri izana edo Adifeko geltokiko lanen hasiera, besteak beste.

Horietaz gain, beste gai batzuk ere jorratzen ditu aldizkariak: udalaren aurrekontua eta haren inbertsio nagusiak, Irunen dibertitzeko eta jolasteko guneei buruzko erreportaje bat, eta Itzulia.

Gainera, datorren hiruhileko kultur agenda ere badakar aleak, baita udalaren gaurkotasunezko informazio gehiago ere; hala nola martxan dauden obren berri ematen duen atala.

Aldizkaria paperean jasotzeaz gain, webgunean ere ikusgai dago.

 
Menchu Galen lanarekin egindako zigilu bat banatu du Correosek PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Asteazkena, 2024(e)ko martxoa(r)en 27-(e)an 22:19etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el viernes día 27 de Marzo de 2024.

Menchu Galen lanarekin egindako zigilu bat banatu du Correosek

Menchu Gal margolari irundarraren margolan batekin egindako zigilu bat plazaratu du Correosek, artista ezagutarazte aldera.

Menchu Galen magolanarekin egindako zigilua.

Correosek Menchu Gal margolari irundarrari eskainitako zigilu bat banatu du, Pintura sailaren baitan. Keinu honen bitartez margolaria ezagutarazi nahi da, eta zigiluan Hondarribiko itsasoa ageri da.

Gal, Espainiako Pintura Saria jaso zuen lehen emakumea izan zen 1959an.

 
Liburutegiko bazkide kopurua handitu egin da PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Asteazkena, 2024(e)ko martxoa(r)en 27-(e)an 22:12etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el viernes día 27 de Marzo de 2024.

Liburutegiko bazkide kopurua handitu egin da

Iazko datuen balantzea egin dute gaur CBAn. Guztira, 143.078 bisita jaso ditu kultur zentroak, erabilera kopuruek gora egin dute, oro har.

CBA liburutegiaren 2023ko datuen balantzea egin dute gaur eta nabarmendu dute azken 4 urtetako daturik onenak erregistratu dituztela. Guztira, 143.078 bisita egin dira liburutegira, hau da, 2022an baino %9,66 gehiago. Orotara, 304 egunez eta 2.884 orduz zabaldu zituen ateak CBAk.

Nuria Alzaga Kultura ordezkaria izan da gaurko agerraldian eta gogoratu du iaz ere “hazi eta finkatutako helburu guztiak” lortu zituztela, eta aurrera begira gehiago haztea dutela xede nabarmendu du. “Aukera paregabea dugu kulturarentzat, baina kontuan izan beharra dago betiere ongi egindako lana eta datu bikainak ditugula abiapuntu”. Gaineratu du CBA Irungo kulturaren eta irakurketaren “erreferentziazko” zentroa dela.

Bazkideen kopuruak gora egin du. 2023 urte amaieran, 34.243 bazkide zeuden, bi puntu eta erdi gehiago aurreko urtearekin alderatuta. Ia %89 irundarrak ziren eta horietatik %55 emakumeak. Batik bat 45 urtetik 64 urte bitartekoak dira bazkideak (%34,09), eta 0 eta 14 urte bitartekoak ez dira hainbeste (%8,74) hain zuzen ere.

Egun, irundarrek %47,31k dauka liburutegiko txartela, eta iaz 900 txartel berri egin zituzten. Bazkide berri horiek artean, haurren %76,10ek erabili zuten mailegu zerbitzua, eta helduen %65,14k.

Maileguei dagokienez, bazkideen %15,19k mailegatu zuten zerbait. Bide horretan, adinaren araberako desberdintasun handiak izan zirela azaldu dute; haurren eta 13 urtetik beherako gazteen %44,59k erabili zuten mailegu zerbitzua. Aldiz, helduen artean, %13,17k bakarrik. Agerraldian azaldu dutenez, helduek nagusiki bazkidetza baliatzen dute hemeroteka kontsultatzeko, Internet zerbitzua erabiltzeko, jardueretan parte hartzeko eta ikasketa gela erabiltzeko.

Horrez gain, CBA liburutegiak ikastetxeen 23 bisita jaso zituen; guztira, 553 ikasle.

Nobedadeak eta eguneraketak

2023ko abenduaren 31n, liburutegiak 88.943 dokumentu zituen, formatu ezberdinetan eta nagusitzen direnak liburuak dira. Horrez gain, iaz 5.116 dokumentu sartu ziren liburutegian, eta horrela, liburutegiaren funtsaren %5,71 berritu dute: %95,47 liburuak ziren, eta %4,52 ikus-entzunezko dokumentuak.

Guztira, 77.429 euro gastatu zituzten erosketetan, eta beste 10.000 euro argitalpen seriatuetan. Biztanleko 1,21 euroko gastua egin zuten. Inbertsio honi esker, mailegu zerbitzuaren erabilera %10,35 hazi zen 2022 urtearekin konparatuta, 51.708 mailegatu zirelako. Maileguen %93,07 liburuak izan ziren, eta %6,93 ikus entzunezko eta entzunezko dokumentuen eta dokumentu elektronikoen maileguak.

Mailegu zerbitzuan nabarmen hazi da liburuen mailegatzea. Aldiz, ikus entzunezko, entzuteko dokumentuen eta dokumentu elektronikoen mailegutza behera egin dute. Udalak dio kontutan hartzekoa dela kultura kontsumitzeko joera aldaketak.

Bestalde, liburutegian fisikoki ez dauden dokumentuak lortzeko bideetako bat liburutegi arteko mailegua dela azaldu dute, eta 2023an, 3.745 eskaera egin ziren beste liburutegi batzuei: %10,27 gehiago aurreko urtean baino, eta batez beste, 73,43 astean.

Interneta doan erabil daiteke liburutegian, kontuan izanik liburutegi publiko ororen jardunaren oinarrizko printzipio eta helburuak. Bada, 2023an, 732 pertsonek erabili zituzten CBAko ordenagailuak, 10.355 saiotan. Beraz, hazi egin da saioen kopurua %26,2an. Datu orokorretara jota, liburutegiko bazkideen %7,23k erabili zuen Internet zerbitzua.

Jarduerak

Orotara, 295 jarduera egin, eta 3.958 parte hartzaile joan ziren haietara. Joan den urtean jarduerak antolatzeko 260 eskaera jaso zituzten, %32 gehiago 2022an baino.

Bisitari gehiago erakarri zituela Emakumeen Egunaren harira egindako erakusketak azaldu dute. Era berean, Pierre Lotiri buruzko erakusketa bat jarri zela ere oroitu dute.

Mariasun Landaren eta Jorge Oteizaren omenezko ekimenak ere egin zituzten aurreko urtean. Landa omentzeko, duela 20 urte Haur eta Gazte Literaturako Sari Nazionala eman ziotela aprobetxatu zuten. Bestetik, Jorge Oteizaren heriotzaren hogeigarren urteurrena izan zuten abiapuntu.

 
Hamaika jarduera prestatu dituzte Irunen oporretarako PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Asteartea, 2024(e)ko martxoa(r)en 26-(e)an 23:06etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza , el martes día 26 de Marzo de 2024<

Hamaika jarduera prestatu dituzte Irunen oporretarako

Kulturako, Gazteriako eta Gizarte Ongizateko arloek hainbat jarduera antolatu dituzte Aste Santurako eta Pazko asterako.

Ezkerretik eskuinera: Aizpea Goenaga, Nuria Alzaga, Sergio Javier eta Juanjo Jimenez.

Aste Santuko eta Pazko asteko oporretarako Irungo Kultura, Gazteria eta Gizarte Ongizate sailek antolatu dituzten ekintzen berri eman dute Nuria Alzaga Kultura eta Gizarte Ongizateko ordezkariak eta Sergio Javier Gazteriako ordezkariak.

Irungo Udaleko Gazteria Arloak, Artia eta Martindozenea gaztelekuek eta GazteARTEan Konekta zerbitzuak Udaberriko Oporrak izeneko programazioa antolatu dute opor hauetarako, eta azpimarragarriak dira apirilaren 5etik 6ra bitartean Kattalin aterpera (Nafarroa) egingo duten txangoa, martxoaren 27an Txuri Urdin izotz jauregira egingo duten irteera eta Canopyra (Donostia) eta Aquariumera egingo duten abentura irteera, apirilaren 6an.

Jarduera horietaz gain, sukaldaritza tailerrak, zapatilak pertsonalizatzeko tailerrak, makrame tailerrak eta laser eta arku batailak egiteko aukera izango dute.

Artia eta Martindozenea gaztelekuak asteartetik ostegunera 17:00etatik 20:00etara eta ostiral eta larunbatetan 17:00etatik 21:00etara egongo dira zabalik. Martindozenea gaztelekuko 15-18 urtekoen bitartekoentzako espazioa, berriz, apirilaren 2tik 4ra 17:00etatik 20:00etara eta apirilaren 5ean 17:00etatik 21:00etara egongo da erabilgarri. Hala ere, espazio horiek itxita egongo dira martxoaren 28tik apirilaren 1era.

Jarduera gehienak doan izango dira, eta aurrez eman beharko da izena gaztelekuan, helbidean edo 690 706 471 zenbakira idatzita.

Programazio osoa

  • Bisita gidatuak Oiasso Museoan. Erromatarren garaiko Irun ezagutzeko bisita gidatuak. Martxoaren 28an eta 29an, 11:00etan gaztelaniaz eta 12:00etan euskaraz. 5,75€.
  • ‘Emakume arkeologoak Gipuzkoan’ bisita gidatuak. Martxoaren 30ean eta apirilaren 1ean. 12:00etan gaztelaniaz eta 13:00etan euskaraz. Doan.
  • ‘Oiassoren patua’. 14 urtetik gorako gazteek eta helduek museoa bisitatzen duten bitartean ikasteko eta Oiassoko misterioak argituz jolasteko sakelako telefonorako doako aplikazioa.
  • ‘Irun erromatarra’ turra eta Ama Xantalen nekropolira bisita. Martxoaren 31n eta apirilaren 7an. 11:00etan gaztelaniaz eta 12:30etan euskaraz. 5,75€.
  • ‘Arkeolab familiarra’ tailerra. 6 urtetik 12 urtera bitarteko haurrak dituzten familientzat sortutako indusketa arkeologikoa. Larunbatean. 10:00etan. 5€.
  • ‘Egun bat museoan’. Erromatarren garaiko objektu berreginen eta jolasen bidezko bisita dinamizatua 6 urtetik gorakoentzat. Apirilaren 2an. 5€. 11:00etan.
  • ‘Herkulesen hamabi probak’. 8 urtetik gorakoek eta familiek proba ezberdinen bitartez museoa ezagutzeko aukera. Apirilaren 3an. 11:00etan. 5€.
  • Mosaiko tailerra. 6 urtetik gorakoek mosaikoaren teknika ezagutzeko eta teselak erabili mosaikoak sortzeko aukera. Apirilaren 4an, 11:00etan. 4€.
  • ‘Arkeolab’ arkeologia tailerra. 8 urtetik gorakoek eta familiek museoan induskatu eta objektuak laborategia ikertzeko aukera. Apirilaren 5ean, 11:00etan. 4€.
  • Irugurutzetako barrutian meategia eta mea kiskaltzeko labeak ikusteko aukera eta argazkiak egin eta ‘Burdina historian zehar’ lehiaketan parte hartzeko aukera. Apirilaren 6an, 11:00etan. 5,75€.

Jarduera horietan parte hartzeko izena aurrez eman beharko da 943 639 353 zenbakira deituta, helbidera idatzita edo webgunean sartuta.

Ekintza horietaz guztietaz gain, Gizarte Ongizateko arloak adinekoentzako jarduerak antolatuko ditu adinekoentzako zentro sozialen bitartez, eta paseoak, dantzaldiak, tailerrak… eskainiko dituzte. Gainera, martxoaren 30ean Iruntour paseo bat abiatuko da Anakatik. 17:30ean izango da.

 
"Balio handia du Euskal Herriko Itzulia Irunen hasteak" PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Larunbata, 2024(e)ko martxoa(r)en 23-(e)an 00:19etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza , el viernes día 22 de Marzo de 2024.

Juanma Garate Cepa, Education First taldeko zuzendaria

"Balio handia du Euskal Herriko Itzulia Irunen hasteak"

Irunek Euskal Herriko Itzuliaren hasiera jasoko du apirilaren 1ean hamar kilometroko hiri erlojupeko batekin, eta lehen etaparen ibilbidea Juanma Garatek diseinatu du. Irundarra, gainera, lasterketan izango da Education First taldeko zuzendari lanetan.

Irundarra izanik, zer da zuretzat Euskal Herriko Itzulia zure hiritik ateratzea? Berezia izango da, ezta?
Oso berezia da, bai. Urte asko dira txirrindularitzan murgilduta nagoela, lehenik txirrindulari gisa eta orain zuzendari lanetan, eta aukera izan nuen Irungo erdialdean bukatu zen Euskal Herriko Itzuliko etapa bat lehiatzeko. Txirrindularitza nire hirira iristea ilusio handiko gertakaria da niretzat; are gehiago Itzulia izanik, nazioarteko egutegian garrantzia handienetakoa duen proba baita. Oraingoan, Irunek Itzuliaren hasiera jasoko du hiri erlojupeko batekin, eta hau ez genuen inoiz aurrez egin. Niretzako oso hunkigarria eta handia da apirilaren 1ean bertan egon ahal izatea eta hiri osoa txirrindularitzaz zipriztinduta ikustea.

Lehen etapa Irunen barrena ibiliko den hamar kilometroko hiri erlojupeko bat da, eta zuk diseinatu duzu. Zer izan duzu kontuan ibilbidea zehazteko garaian?
Itzuliko antolakuntzak lasterketari zentzua ematea bilatzen du, eta erlojupekoa sei etapako multzo baten barruan kokatuta dago. Alde batetik, ezin duzu lasterketa osoa blokeatuko duen erlojupeko bat osatu; eta bestetik, Itzuliaren hasiera jasota hiriak zeresana badu, eta interesekoa izan daiteke gauza bat ateratzea edo ez. Hasieran zirriborro bat egin genuen, baina logistika aldetik zaila zen ibilbide hori egikaritzea. Udalarekin ere hitz egin nuen jakiteko hiriko zein puntu izan zitezkeen esanguratsuenak. Kolon hiribidea Irungo kale nagusia da, eta gune horrek etaparekin zerikusia izan behar zuen; baina lasterketa Kolonetik pasatzeak beste gauza asko egiteko baldintzatu gintuen. Horregatik, erabaki dugu parkinga Kolonen kokatzea, jendeak ikus dezan nolakoa den World Tourreko [txirrindularitzako maila gorena] parking bat.

Erlojupekoaren irteera Luis Marianotik izango da, eta Kale Nagusitik, San Martzial aldapatik edo San Juan plazatik pasa nahi genuen. Osagai horietatik abiatuta, luzeegia, gogorregia eta teknikoegia ez zen ibilbide bat osatzeari ekin genion, eta zortea dugu Olaberriara jota, 10 kilometroko ibilbidea geratzen zitzaigula. Uste dut lasterketarentzako distantzia egokia dela, eta hirian bilatzen genituen baldintzak jaso ditugu.

Zein motatako txirrindularientzat da aproposa erlojupekoa?
Uste dut erlojupekoa txirrindulari indartsuentzat dela egokia. Ez da aproposa igotzaileentzat edo arriskatu nahi dutenentzat. Sekretua da ibilbidearen lehen kilometroan ez arriskatzea. Hasieran tentuz jokatzeko eskatuko nuke, lehen kilometro hori, Gipuzkoa hiribidera atera artekoa, bihurgune askokoa baita. Hor ez da erlojupekoa irabaziko, eta gakoa da hasieran kontuz ibiltzea, ondoren 9 kilometroko ibilbide egokia baitago helmugara iritsi arte.

Nolakoa izan da zuretzat lehen etapa horren ibilbidea osatzea?
Zonalde guztia ezagutzen dut, eta errazagoa da ibilbide bat imajinatzea. Horrez gain, partekatzen nituen baldintza batzuk bete behar izan ditugu: txirrindularitza hirian izatea. Ezin genuen hiriaren kanpoaldean hasi eta bukatu, jendea ez delako gerturatuko. Premisa horretatik abiatuta dena askoz errazagoa izan da puntu estrategikoak kokatzerako garaian.

Esan duzu gakoa dela hiritarra izatea jendeak lasterketa ikusteko. Zein puntu gomendatzen dituzu etapa jarraitzeko?
Jendeari gomendatuko nioke Kolonera gerturatzea, bertatik bertara ikusiko baitute taldeek dauzkaten azpiegiturak. Taldeek autobusak eta kamioiak izango dituzte bertan. Etapa ikusteko erakargarria den puntu bat badagoela uste dut: Kale Nagusira sartzeko kurba. Bertatik ere San Martzial aldapara joan zaitezke helmuga ikusteko. Gehiegi mugitu gabe, parkinga eta intereseko bi puntu horiek ikus daitezke.

Nola geratuko litzateke Juanma Garate diseinatu duen erlojupekoan? Egokia litzateke berarentzat?
Ez da erlojupeko aproposa Juanma Garaterentzat [barrez]. Lehiatu behar nituenean, ez nintzen gaizki moldatzen, baina apirilean udaberriko alergiekin asko sufritzen nuen eta kostako ibilbideetan beti gaizki pasa izan dut. Itzulia ez da izan nabarmendu naizen lasterketa bat.

Bigarren etapa ere Irundik aterako da. Bi egunez goi mailako txirrindularitzaren epizentro bihurtuko da hiria. Zer suposatzen du horrek?
Euskal Herrian ohituak gaude txirrindularitza ikustera eta gertutik bizitzera, are gehiago Frantziako Tourraren etorreragatik. Euskal Herriko Itzulia nazioarteko egutegiko proba esanguratsuenetako bat da, eta esango nuke Itzulia Irundik ateratzea futboleko Txapeldunen Ligako partida bat Galera ekartzearen parekoa dela. Balio handia du Itzulia Irunen hasteak, hiriari aukera emango baitio goi mailako txirrindularitza bizitzeko.

Zer dela eta hautatu dute Irun hasiera izateko? Zer du Irunek?
Itzuliak lasterketa jasotzeko prest dauden udalak bilatzen ditu. Irun txirrindularitzak ematen duen ikusgarritasunagatik apustu egiten ari da. Ziklismoak ez du inbertsio handia suposatzen; ez da estadiorik edo errepiderik alokatu behar. Inbertsioa urria da, eta errentagarritasun publizitario handia du. Irun ez da hiri turistikoa, baina Itzuliak jendea erakarriko du hirira. Ikuspuntu ekonomikotik inpaktu positiboa izango du, baina batez ere hiria ezagutarazteko eta mapan kokatzeko balioko du. Itzulia herrialde askotan botako da telebistaz, eta Irungo erlojupekoa ordu askoz egongo da zuzenean. Uneoro zure hiria protagonista izatea erakusleiho ona da.

Zu lasterketaren parte izango zara, Education First taldeko zuzendaria baitzara. Nola dago taldea lasterketara begira?
Gure taldea ez da Itzuliaren garaipenaren lehian izango. Gure txirrindulari esanguratsuenak, Richard Carapazek, erorikoa izan zuen Tirreno-Adriatico lasterketan, eta duda izango da Itzulirako. Hala ere, etapen lehian egongo den taldea dakargu. Etapak ez dira mendateetan bukatuko, eta horrek bide emango du mugimendu gehiago izateko eta ihesaldiak sortzeko. Uste dut hor nabarmendu gaitezkeela. Lasterketaren zama ez da guregan egongo, faborito nagusiengan izango da. Asebeteta joango nintzateke etapa bat irabazten badugu eta txirrindulari bat sailkapeneko lehen bost postuetan sartzen badugu. Nahiko anbiziotsua da, baina saiatuko gara.

Zer-nolako taldea dakarzue?
Tropeleko txirrindulari gazteena izango dugu, junior mailatik datorren Markel Beloki. Andrey Amador ere Itzulian izango da, bera da taldeko txirrindulari beteranoena. Beharbada baja esanguratsuak izango ditugu, Rigoberto Uranena eta Carapazena esaterako. Haiek dira ditugun txirrindulari adierazgarrienak. Uran gripearekin dago eta ez dakigu garaiz osatuko den, eta Carapazek erorikoa izan zuen eta ez dago sasoi onenean.

Zein dira finkatu dituzuen helburuak?
Erlojupeko ona egiten saiatuko gara, baina ez dugu igotzaile, esprinter ezta erlojupeko espezialista onena ere. Horren aurrean gure aukerak bilatzen saiatuko gara. Gakoa izango da aurrea hartzea, erlojupekoan denbora asko ez galtzea eta lehiakor izatea batez ere azken egunean, Esteban Chaves onenekin izateko eta sailkapeneko lehen bost postuetan kokatu ahal izateko.

Nolako lasterketa espero duzu?
Irekia egotea espero dut. Erlojupekoan aldeak izango dira, baina ez handiegiak faborito nagusien artean. Etapak ez dira mendateetan bukatuko, eta izango diren denbora sariek garrantzia handia izango dute. Uste dut ihesaldien bidez garaipena lortzen ahaleginduko direla hainbat, baina pelotoiak ihesaldi horiek kontrolpean izan nahiko ditu denbora sarien lehian egoteko. Lasterketa taktikoa izango da.

Bizikleta gainean hasi zinen, eta gerora autora egin zenuen jauzi. Nola transmititzen duzu zure esperientzia zuzendari zaren aldetik?
Alde batetik, garrantzitsuena da aurrean duzunak ikasi nahi izatea. Entzun eta ikasi nahi badu, errazagoa izango da. Bestalde, hamabost urtez izan nintzen txirrindulari profesional, eta esperientzia hori aprobetxatu nahi dut, baliagarria izan baitaiteke belaunaldi berrientzako. Egungo eta nik lehiatzen nueneko txirrindularitza asko aldatu dira, baina niri ez zait horren urrunekoa egiten. Haiekiko gertukoa izaten saiatzen naiz, eta uste dut ulertzen dudala haiek bizitzen ari diren txirrindularitza.

Zein izan da zure une gorena zuzendari bezala?
Donostiako Klasikoa Neilson Powlessekin irabaztea sekulakoa izan zen. Haurra nintzela Klasikoarekin zaletu nintzen txirrindularitzara. Profesional izanik lehiatu nuen, eta 2007an garaile bezala ageri naiz, nirekin iritsi zena deskalifikatu baitzuten. Zuzendari bezala irabazi ahal izatea ikaragarria izan zen.

Itzuliaren hasierak Irun mapan kokatuko du beste behin. Hori ere garrantzitsua da hirian txirrindularitza sustatzen ari diren talde horientzako, ezta?
Batez ere garrantzitsua da etorkizuneko belaunaldientzako. Txirrindularitza gustuko duten haur eta gazteentzako goi mailako lehia gertutik ikustea bultzada handia izan daiteke. Niri hori 1992ko Frantziako Tourrarekin gertatu zitzaidan. Jaizkibelen eta Donostian izan nintzen eta ikusi nuen nik ere hori egin nahi nuela. Ziklismoa 60.000 biztanleko hiri baten erdialdera gerturatzea eta gertutik ikusi ahal izatea etorkizuneko inbertsioa izan daitekeela uste dut.

Ekainaren 16an Juanma Garate martxa zikloturistaren XIII. ekitaldia egingo da.
Hasieran txirrindulari profesionala nintzen, eta nire ibilbidea aitortzeko antolatu zuten. Erretiroa hartzeko unea gerturatzen hasi zenean, probaren antolakuntza taldean sartu nintzen. Martxa Irunes Txirrindularitza Taldeak antolatzen du, eta txirrindularitza eskola laguntzeko egiten da, haur eta gazteek baliabideak izan ditzaten. Txirrindulari horiei baliabideak eskaini behar zaizkie, eta horrek dirua kostatzen du. Gurasoentzako kostu handia da, eta martxak dirua biltzen du karga ekonomiko hori arinagoa izan dadin.

Nola ikusten duzu txirrindularitzaren egoera Irunen? Juanma Garate berriak ikusiko ditugu?
Kopurutik kalitatea aterako dela uste dut, baina garrantzitsuena da ikustea eskualdean txirrindularitza praktikatzen ari diren gazte asko daudela. Uste dut etorkizunean klubak profesionalizatzeko joera izan behar dela; profesionalizatu hitza kakotx artean erabili nahi dut, ordea. Oso zaila da klub batek monitoreak izatea soilik lan horretara dedikatuko direnak, baina hori da jarraitu beharreko ildoa. Etorkizunak klubak eta pertsonak profesionalizatzeko bidetik joan behar du kalitatezko zerbitzu bat eman nahi badugu.

Aldarrikapen bat ere egin nahiko zenuke, ezta?
Irun hiri handia da, eta kirola praktikatzeko azpiegitura handiak izateko ari dira lanean; baina ez ditugu txirrindularitza praktikatzeko. Txirrindularitza eskolatik egunerokoan ditugun arazoak ikusten ditugu, eta haurrak errepidera atera behar ditugu neguan eta ilunpean entrenatu ahal izateko. Haurrak errepidera atera behar izatea gure eskualdean dugun trafikoarekin ez da erraza. Hiru seme-alabaren aita naizen aldetik ez dakit egingo nukeen. Hiriak inbertsio handia egin du txirrindularitzan, baina uste dut aintzat hartzekoa dela guk ere eremu seguru bat behar dugula txirrindularitza irakasten jarraitzeko. Etorkizunerako planteatzen ari diren azpiegituren artean ziklismoa praktikatzeko pista bat izatea gustatuko litzaidake.

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting