Hiriko Gazteen iradokizunak jaso nahi dituzte Inprimatu
Administrator-k idatzia   
Asteazkena, 2018(e)ko maiatza(r)en 09-(e)an 11:06etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el martes día 8 de Mayo de 2018.

HIRIKO GAZTEEN IRADOKIZUNAK JASO NAHI DITUZTE

Gaur aurkeztu dute egitasmoa.
Irungo Udaleko Gazteria sailak egitasmo berri bat abiaraziko du datozen egunetan. Datorren hilaren 18an (ostirala), Martindozenea Gaztelekuan gazte irundarrek iradokizunak, oharrak edota proposamenak helarazteko aukera izango dute. Gaur aurkeztu dute saioa, Irungo alkate Jose Antonio Santano, Kirol ordezkari Pedro Alegre eta Gazteria ordezkari Monica Martinezek.
Alkatea auzoetan programari jarraipena eman nahi izan diote, eta bestelako adin tarte baten artean partaidetza sustatu nahi dute. Horrela, Jose Antonio Santano alkateak zuzenean 12-17 urte bitarteko gazteen iradokizunak entzungo ditu Gaztelekuan.
‘Irun zuk ere egiten duzu’ izenez titulatu dute saioa eta udaletik jakinarazi dutenez, 18:00etan hasiko da. Gazteria sailetik Irungo gazteen artean parte hartzeko deialdia luzatu dute.

Saiorako diseinatu duten kartela.