Sozietate publikoetan banaketa berria proposatzen du Irungo EH Bilduk Inprimatu
Administrator-k idatzia   
Ostirala, 2018(e)ko maiatza(r)en 11-(e)an 10:35etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Angula Berria.info,el jueves día 10 de Mayo de 2018.

Sozietate publikoetan banaketa berria proposatzen du Irungo EH Bilduk

10 / Mai / 2018
Ehbilduk badu bere hiri proiektu propioa. Datozen hilabeteotan honen zehaztapenean arituko gara, eta gonbidatu nahi ditugu herritar guztiok honen parte izatera.

Udal honetan 5 alderdi ezberdin gaude, bakoitzak bere herri proiektuarekin. Eta aniztasun hori azken hilabetotan nabarmendu da udaletxe honetan, gehienbat, udal gobernuaren haustura gertatu zenetik. Aniztasun hau, gure ustez, zintzotasunez, sozietate publikoetan ere islatu behar da. Gaur egun, jakingo duzuen bezala, PSE da guztietan agintzen duena, eta horrek ez dio erantzuten egungo errealitateari.

Beraz, Irungo EHBildun hausnarketa bat egin dugu, eta proposamen bat ekarri nahi izan dugu, zuekin, gainontzeko alderdiekin eta oro har, herritarrekin partekatzeko. Proposamen honek, gure iritziz, dagoen aniztasuna islatzen du era justuago, ekitatiboago eta proportzionalago batean. 

Desde un principio, nos vamos adelantar, negamos la mayor, no estamos hablando de quitar a unas personas para poner a otras, sino intentar reflejar de la manera más justa  esta diversidad y pluralidad, de forma  global.

Proposamen hau ez doa inoren aurka, guztion alde baizik. Udalean dauden udal alderdi guztiak aintzat hartuak izan daitezen saiakera bat baino ez da. Guztiok gara Irun, guztiok izan beharko genuke gure herria modu batean zein bestean kudeatzeko aukera. Guztiok ikasi behar dugu konpartitzen, akordioetara iristen, eta ekarpenak begirunez onartzen.

ZERGATIK ORAIN? Udalaren errealitatea koalizio gobernuaren haustura gertatu zenetik aldatu da. Legegintzaldia bukatzeko urte bete baino gehiago gelditzen da.

El cambio ha llegado a Irun, y ha llegado para quedarse. Es necesario extenderlo a todos los aspectos del funcionamiento de nuestra ciudad, solo así construiremos un proyecto compartido, plural y cohesionado.  Ya han acabado los tiempos de pasar el rodillo, o de imponer proyectos partidistas.

Gure asmoa ez da honetara mugatzea, egunez egun politika egiten jarraitzea baizik. EHBildun beti egon gara Irundarron interesen alde, eta herritarrei adierazi nahi diegu honela jarraituko dugula, proposamenak mahai gainean ipintzen. Horretarako, beharrezkoak diren babesak bilatzen ahaleginduko gara, inor baztertu gabe.

Gaurko proposamena guztiontzat onuragarria delakoan gaude. Horregatik ez genuke ulertuko inor proposamen honen aurka posizionatzea, are gehiago, gure proposamen honek, indar korrelazioa modu egokiagoan aurkezten duelakoan gaude.

Planteatzen ditugun aldaketekin sozietate hauen dinamikak hobetu nahi ditugu, gure zein edozein alderdiren ekarpena  kontuan hartuta izatea da helburua. 

Queremos hacer política de una manera transparente. Pensamos humildemente que Irun se puede gestionar de otra manera, y queremos compartir con los y las irundarras, que otro Irun es posible.

Beraz, proposatzen dugun diktamenak hauxe jasoko luke:
Txingudiko Zerbitzuen Mankomunitatea:  orain arte bezala.

Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Patzuergoa: orain arte bezala.

Bidasoako Garapenerako Ajentzia: Irundik 6 kide daude: PSE 2, EAJ 1, SPI 1, PP 1, EHBILDU 1 
Proposamen berrian PSE 1 izatera pasako litzateke eta EAJ 2, gainontzekoak berdin.

- Bidasoako  Erakustazoka: 7 kontseilariz osatuta dago gaur egun: 3 PSE eta besteok bana; 
Gure proposamenarekin: PSE 2, EAJ 1. SPI 1,  PP1, EHBILDU 2

- Irungo Etxebizitzarako elkarte publikoa: 7 kontseilariz osatuta dago gaur egun: 3 PSE eta besteok bana; 
Gure proposamenarekin: PSE 2 izatera pasako litzateke eta SPI 2, gainontzekoak berdin.

Blaia Hileta Zerbitzuen Elkartea: 7 kontseilariz osatuta dago gaur egun: 3 PSE eta besteok bana; 
Gure proposamenarekin PSE 2 izatera pasako litzateke eta PP 2.

Gainontzeko elkarte eta organismoetan gaur egungo egoera mantentzea proposatzen dugu.

Hortaz, arestian aipatu dudan bezala, Irun hobe bat egiteko proposamena da hau, eta gaurtik aurrera gainontzeko alderdiei luzatuko diegu, oraintxe bertan, erregistroz sartuz.