Xabier Iridoy izango da 2019ko Udal Hauteskundeetarako Alkategaia Imprimir
Escrito por Administrator   
Martes, 12 de Junio de 2018 08:49

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el lunes día 11 de Junio de 2018.

XABIER IRIDOY IZANGO DA 2019KO UDAL HAUTESKUNDEETARAKO ALKATEGAIA

Lander Ugartemendia, Xabier Iridoy eta Joseba Egibar, San Juan plaza inguruan.
Gipuzkoako Buru Batzarreko presidente Joseba Egibar, Irungo Uri Buru Batzarreko presidente Lander Ugartemendia eta Irungo EAJko bozeramaile Xabier Iridoyk agerraldia egin dute gaur Irunen. Bertan, 2019ko udal hauteskundeetarako hautagai gisa Xabier Iridoy aurkeztuko dela jakinarazi dute.
Joan den hilaren 7an alderdiaren batzarrak aukeratu zuen Iridoy alkategai gisa; aho batez jaso zuen zerrenda buru izateko babesa.
Ugartemendiak pasa den mandatuan Iridoyk egindako “aparteko gestioa eta oposizio eraikitzailea” nabarmendu nahi izan du: “Iridoyk une oro, sortatu den edozein egoera profesionaltasun osoz aurrera eraman du, betiere seriotasuna, prestutasuna eta erantzukizuna gailenduz, eta irundarren onura defendatuz”.
Alderdikideek beregan jarri duten konfiantza eskertu du Iridoyk, eta aurreko urteetan bezalaxe, “ilusioz eta gogoz” egingo diola aurrera garrantzizko erronka berriari. Hiriaren ekonomika eta irundarren bizi kalitateak duen garrantzia nabarmendu du, eta momentu oro, hiritarren zerbitzura egongo dela. “Irunek dituen hiri eremuen birsorkuntzari ekitea beharrezkoa da, guztia segurtasun politika eta hiriaren ikuspuntu globala kontuan izanda”, adierazi du bozeramaileak. Etikan, gardentasunean eta elkarlanean oinarritutako politika ezartzeko hitza ere eman du jeltzaleak.
Egibarrek, hiriak dituen erronkak aurrera eraman, partekatu eta ebazteko Iridoy “pertsona egokiena” dela adierazi du, “zalantzarik gabe”. “Guk etorkizun partekatua, aurreratua eta berritua defendatzen dugu. Eta Iridoy da Irunek behar duen berriztatzea ekarriko duena”, adierazi du.