Ia 3 Milioi Euroko kreditu aldaketa onartu du plenoak Imprimir
Escrito por Administrator   
Lunes, 29 de Octubre de 2018 11:17

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el viernes día 26 de Octubre de 2018.

IA 3 MILIOI EUROKO KREDITU ALDAKETA ONARTU DU PLENOAK

Urriko udalbatzarra
Ia 3 milioi euroko kredituen aldaketa onartu du Udalbatzak
Ia bost orduko eztabaidaren ondoren, eta SPI, EAJ eta EH Bilduk batera aurkeztutako zuzenketak eginda, Udalbatzak 2,88 milioi pasatxoko kreditu aldaketa onartu du talde guztien aldeko botoarekin, PPrena izan ezik; abstenitu egin da. Udal Gobernuak egindako hasierako proposamenari SPI, EAJ eta EH Bilduk elkarrekin egindako emendakinak batuta, 13.000 eurotik gora gehiagoko kreditu aldaketa atera da aurrera.
Luze joan da udalbatzarra, SPI, EAJ eta EH Bilduk elkarrekin aurkeztutako 23 emendakinetan udal gobernu taldeko eta oposizioko hiru alderdi horien interbentzioak ugariak izan direlako. Udalbatzarraren aurretik SPI, EAJ eta EH Bilduren eta PSE-EEren sortutako ezadostasuna plenoan ere islatu da. Era berean, EAJ eta PSEren arteko talka ere agerian geratu da, elkarri akusazioak jaurti baitizkie Miguel Angel Paez (PSE-EE) eta Xabier Iridoyk (EAJ). Horrez gain, publikoan zegoen pertsona bat ere plenotik atera da, Jose Antonio Santano alkateak horretara “gonbidatu” eta gero. Udaltzainak etorri aurretik atera da, alkateari “lotsagabe” deitu eta gero.
Oposizioko hiru talde nagusiek hasiera batean osoko zuzenketa aurkeztua zuten, baina kreditu aldaketaren gaineko eztabaida “oraindik eta gehiago ez atzeratzeko” atzera botatzea erabaki dute, eta jarraian pasatu dira zuzenketak eztabaidatzera.
SPI, EAJ eta EH Bilduren emendakin gehienak aurrera atera dira, eta besteak atzera bota dituzte, behar diren aldaketak egiteko eskatuta.
Besteak beste, atzera bota dituzte PSE-EEren proposamenetik Lapize kalea eta Emigrazio eraikinaren zaharberritzeak. Lehenengoa, aurretik kirol instalazioak Txenpereneara lekualdatuko dituzten jakitea lehenetsi dute. Edonola ere, 2019ko aurrekontuetan kalea berritzeko euren konpromisoa agertu dute. Bigarrena, berriz, eraikina udalaren jabetzara pasatu arte, “zuhurtziaz” jardun behar dela argudiatuta.
Eztabaida luzea izan duten beste gaietako bat udaletxeko leihoan aldaketa izan da. Oposizioko hiru talde nagusien zuzenketarekin, hori atzera bota eta teilatua berritzea atera da aurrera.
Bidean diren migranteentzako laguntzak, pobrezia energetikoarentzako laguntzak, San Miguel eta Katean hainbat espaloi berritzea, Hegoaldeko ingurabidearen 2. faseko proiektua idaztea, hiru teknikariren kontratazioa egitea (helduak, memoria historikoa eta gazteria) dira onartutako beste puntu batzuk, besteak beste.