EAJk euskararekiko konpromiso erreala eskatu du Imprimir
Escrito por Administrator   
Viernes, 07 de Diciembre de 2018 18:57

Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa,el viernes día 7 de Diciembre de 2018.

EAJk euskararekiko konpromiso erreala

eskatu du

Irungo jeltzaleek Gobernu sozialistak Euskaraldiarekiko izan duen jarrera “postureo” hutsa izan dela uste dute
Viernes, 7 de Diciembre de 2018 - Actualizado a las 06:03h
IRUN- Joan den abenduaren 3an, astelehena, Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, Irungo Udala osatzen duten alderdi politiko guztiek, adierazpen instituzionala onetsiz, etxean, kalean zein lanean euskara sustatzeko hitza eman zuten.
Hala ere, Irungo EAJ-PNVko udal taldeak Gobernu sozialistaren euskararekiko jarrera salatu zuen atzo. Hain zuzen ere, Santanoren Gobernuak Euskaraldia hiritarrei begira ondo gelditzeko soilik babestu duela adierazi zuten jeltzaleek.
Hori azaleratzeko, Txanaleta plazan kokatu den Vía Irun proiektuaren erakusketa aipatu zuten. “Talde politiko guztiok elkarrekin egin dugun lanaren fruitu den erakusketa esplikatiboaren inauguraziora gertura-tzeko aukera izan genuen asteartean”, zioten jeltzaleek.


Bertan aurkitutako hainbat detaile nabarmendu izan nahi zituzten atzo: “Onartezina irudi-tzen zaigu, diru publikoarekin ordaintzen diren udal publizitate kanpaina hauetako euskarazko testuetan, akats gramatikalak egotea eta zoritxarrez horrela izan da oraingoan ere. Ez errore bakarra, ezta bi, ezta hiru ere, gehiago. Gainera, ez da lehen aldia”.
Taldeak galdera ba-tzuk ere mahaigaineratu zituen: “Non geratu da Euskaraldia? Hori al da beste hiriei erakutsi nahi diegun Irunen irudia? Guk argi daukagu hori ez dela gure egiteko modua, alkate eta alderdi politiko batek esateaz gain, esaten duena ekintza bitartez frogatu behar duela uste dugu”, amaitu zuten. - J.G.