David Soto izango da Ahal Dugu taldearen Imprimir
Escrito por Administrator   
Lunes, 11 de Febrero de 2019 12:47

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el viernes día 8 de Febrero de 2019.,

David Soto izango da Ahal Dugu taldearen hautagaia

122 lagunek hartu dute parte alderdiaren barne primarioetan, eta gehiengoak Soto babestu du. Hauteskundeetara "politika zaharraren praktikak hiritik kanporatzeko" aurkeztuko dira.
Soto eta Echeveste, gaurko aurkezpenean.
David Soto Rodriguez izango da Ahal Dugu taldearen alkatetzarako hautagaia. 122 lagunek hartu dute parte alderdiaren barne primarioetan, eta gehiengoak Soto babestu du. Gaur egin du hautagaiaren aurkezpen ofiziala Miren Echeveste taldeko idazkari nagusiak.
Lau urtez SPI (Ahal Dugu) taldeko bozeramaile izan da Soto. “Inork ezin du zalantzan jarri 2015ean Si se Puede Irun udaletxean sartu zenean alderdi tradizionalen arteko botere oreka hautsi egin zela. Egonkortu egin gara oposiziotik, eta argi utzi du alderdirik baliagarriena dela eta beharrezkoa dela udal politiketan benetako aldaketa lortzeko”, adierazi du hautagaiak.
2019ko hauteskundeetara “politika zaharraren praktikak gure hiritik kanporatzeko” aurkeztuko direla diote formazio moretik. Hauteskundeen ostean, edozein gobernu eratzeko erdigunean egongo direla diote, eta taldearen presentzia “ezinbestekoa” izango dela udala aldatzen dela bermatzeko.
Ahal Duguren proiektua garatzeko, funtsezko ardatzak definitu dituzte. Aparkaleku arazoa ebaztea, trafikoa hobetzea, prekarietatearekin eta langabeziarekin amaitzea, saltoki txikien narriadurari buelta ematea eta eskualdeko merkataritza garatzeko estrategien gabezia konpontzea. Horiek izango dira taldearen proposamen nagusiak. Era berean, segurtasun faltaren sentsazioari ere erantzuteko konpromisoa hartu dute taldeko kideek, baita ere hirian “narriatuta” dauden hirigintza eremuei eta etxebizitza eskuratzeko aukera faltari erantzutekoa.