"Tamalgarritzat" jo du EH Bilduk euskarazko eztabaida irekirik ez izatea Imprimir
Escrito por Administrator   
Miércoles, 15 de Mayo de 2019 09:47

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el martes día 14 de Mayo de 2019.

"Tamalgarritzat" jo du EH Bilduk euskarazko eztabaida irekirik ez izatea

Soilik Jose Antonio Santano alkateak maneiatzen dituen inguruetan eztabaida egitea leporatu diote, "bere kudeaketa eskasak eragin dituen galdera deserosoei ihes egiten dien bitartean".
Jokin Melida alkategaia.
Antxeta Irratiak atzo jakinarazi zuenez, bertan behera utzi behar izan dute Irungo euskarazko eztabaida politiko bakarra. Irungo udalean ordezkaritza duten alderdi politiko gehienetako alkategaiek (Elkarrekin Podemos, EAJ, EH Bildu eta PP) gonbidapena onartu dute, baina PSE-EEko alkategai Jose Antonio Santanok ez du baieztatu debatera joango denik.
Euskarazko eztabaida ireki bakarraren gabeziaren aurrean, Irungo EH Bilduk ohar bat zabaldu berri du. “Euskararen normalizazioaren bidean eta kalitate demokratikoari begira oso tamalgarritzat jotzen dugu, aurtengo udal hauteskundeei begira euskarazko debate irekirik ez izatea”, adierazi dute koaliziotik. PSE-EEren eta Santanoren jarrera gogor salatu dute taldetik.
Lehenik, euskara hiriaren “ondare ezinbestekoa” dela nabarmendu dute koaliziotik, eta eremu guztietan euskararen eskubidea bermatzea eskatu dute. Era berean, “ulergaitzat”  hartu dute eztabaida euskaraz ez egitea. “Honek euskaldunon eskubideak urratzen ditu joko demokratikoan parte hartzeko prozesuan”. Gainera, soilik berak maneiatzen dituen inguruetan eztabaida egitea leporatu diote Jose Antonio Santano alkateari, “bere kudeaketa eskasak eragin dituen galdera deserosoei ihes egiten dien bitartean”. Horrez gain, alkateak soilik gai batzuez eta “era oso neurtuan” hitz egiteko prestutasuna duela salatu du EH Bilduk.
Eztabaida bertan behera utzi duten arren, PSE-EEri izan duten jarrera hausnartu eta aldatzeko eskaera luzatu diote koaliziotik. “Eta ez balego prest, hurrengoetarako, hiritarroi modu irekian eta euskaraz gure hiriaren inguruan debatitu ahal izateko aukera eman diezaguten eskatzen dugu”, gehitu dute. Amaitzeko, elkartasun besarkada bidali diete Antxeta Irratiko langileei.