"Auzoa eraldatzeko" proiektua aurkeztu du PSE-EE taldeak San Miguelen Imprimir
Escrito por Administrator   
Miércoles, 15 de Mayo de 2019 10:14

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el martes día 14 de Mayo de 2019.

"Auzoa eraldatzeko" proiektua aurkeztu du PSE-EE taldeak San Miguelen

Auzoan zenbait proiektu egiteko konpromisoa hartu du PSE-EE taldeak. "Urte ikusgarriak izango dira San Miguelentzat, sekulako iraultza biziko baitu", adierazi du Santanok.
Santano gaur San Miguelen, zerrenda kideekin batera.
Gaur San Miguel auzoan izan da Jose Antonio Santano alkatea (PSE-EE). Bertan, udal hauteskundeei begira osatu duten programan auzorako bildu dituzten proposamenak aurkeztu ditu.
“Urte ikusgarriak izango dira San Miguelentzat, sekulako iraultza biziko baitu”, adierazi du Santanok. Lehenik, Hondarribia kaleko berrurbanizazioa, auzoko kale askotan egin dituzten lanak edo Julian Sanchez parkean egin dituzte hobekuntzak gogoratu ditu alkategaiak.
Auzoa erabat irauliko duen lehen proiektua Via Irun izango dela nabarmendu dute alderdi sozialistatik. “Irisgarriagoa izango da eta San Miguel hobe konektatuko du trenean eta baita oinezkoentzako hiriaren beste zonaldeekin. Proiektu honek auzoa eraldatuko du”. Era beran, epe laburrera emigrazio eraikina “auzoaren bihotza” bilakatuko dutela diote, nagusien lokala bertan egoteaz gain, gazteentzako alokairuzko 40 apartamentu eraikiko baitituzte bertan.
San Miguel Anakako aisialdirako gunea izango da auzorako dituzten proposamen handietako bat. Santanok azaldu duenez, San Sebastian kalearen inguruan dagoen eremuan kirol gune handia eraikiko dute. “Familientzako aisialdirako gunea izango da, estalia eta bertan familiartean gozatzeko igerilekuak egongo dira, dagoeneko bisitatu ditugun eta Bidasoaren beste aldean dauden instalazioen antzekoak dira”.
Amaitzeko, EL Pinar eta Anzaran inguruan L-4 linea luzatzeko asmoa dute sozialistek. Gainera, El Pinarreko parkean birmoldaketa proiektua izango dela jakinarazi du.