Irungo EH Bilduk Bidasoa Km0 proiektua bultzatu nahi du Imprimir
Escrito por Administrator   
Jueves, 16 de Mayo de 2019 08:46

Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa,el miércoles día 15 de Mayo de 2019.

 

Irungo EH Bilduk Bidasoa Km0 proiektua bultzatu nahi du

Jokin Melida eta Joxe Cayetano Diezek azaldu dutenez, Olaberrian hasiko da proiektuaren sorrera

Miércoles, 15 de Mayo de 2019 - Actualizado a las 06:03h

IRUN- Irungo EH Bilduko Jokin Melida alkategaiak eta Joxe Cayetano Diez zinegotzi eta zerrendakideak prentsaurrekoa eman zuten Olaberria bailarako San Narciso jauregiaren ondoan. Bertan, Melidak eta Diezek Irungo ekonomian dagoen sektorerik abandonatuena lehenengo sektorea dela gogorarazi zuten datu zehatz bat emanez: “Azken 20 urteotan sektore honetan aritzen diren irundarren kopurua erdira jaitsi da”. Egoera horri aurre egiteko alderdiak Bidasoa Km0 proiektuaren sorrera bultzatu nahi du. “Proiektu honen helburua oso zehatza da: bertako ekoizpena sustatzea eta bertan kontsumitzeko kate ekonomikoak artikulatzea”, azaldu zuen Diezek. Ildo horretan proiektuak onura handiak ekarriko ditu;Diezen hitzetan, “irundarrok elikagai sanoak, garaikoak eta bertakoak eskuratzeko aukera izango dugu eta ohitura osasuntsuak sustatuko ditugu”. - J.G.