Hiriko ekonomia bultzatzeko zenbait neurri aurkeztu ditu EAJ-k Imprimir
Escrito por Administrator   
Jueves, 16 de Mayo de 2019 09:55

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el miércoles día 15 de Mayo de 2019.

Hiriko ekonomia bultzatzeko zenbait neurri aurkeztu ditu EAJ-k

EAJko alkategai Xabier Iridoy Gabiria industrialdean izan da gaur. Bertan, ekonomia eta enpleguaren bultzadaren eta industriaren garapenaren inguruko proposamenak aurkeztu ditu.
Iridoy, zerrenda kideekin batera Gabiria industrialdean.
EAJko alkategai Xabier Iridoy Gabiria industrialdean izan da gaur. Bertan, datozen udal hauteskundeei begira taldeak osatu duen programaren inguruko xehetasun gehiago eman ditu; ekonomia eta enpleguaren bultzadaren eta industriaren garapenerako proposamenak aurkeztu ditu. “EAJtik enplegu duinaren, egonkorraren eta kalitatezkoaren alde egingo du beti lan”, adierazi du bozeramaileak.
Iridoyk gogorarazi duenez, hiriak urte asko daramatza Gipuzkoako enplegu datuen zerrendako bukaerako postuetan; hiriko langabezia tasa “kezkagarria” dela diote, %11,16koa (lurralde mailan ordea, %7,9koa da). Egoera horren aurrean, enpleguaren sustapena eta sorrera taldearentzat lehentasunak izango direla nabarmendu du. Horretarako, udalaren, aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren, enpresen eta unibertsitateen artean sinergia sortzeko apustua egin dute jeltzaleek.
“Irun hiri erakargarri bilakatzeko ahaleginak egin behar ditugu, bertan kokatu eta aberastasuna sortzen duten enpresentzat, bezero potentzialentzat, erakargarria gazte ekintzaileek enpresa berriak sortu eta beraien proiektuak garatu ditzaten”, adierazi du Iridoyk. Hona, hiriko ekonomia bultzatzeko jeltzaleek hartuko dituzten konpromisoak: Bidasoa Biziriken, aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko koordinazioa areagotzea, Bidasoa Bizirik aldundiaren Elkar-Ekin Planean gehiago inplikatzea eta trenbide guneaz eta Via Irun proiektuaz baliatzea ekonomia jarduera berriak erakartzeko.
Era berean, industria sektorea sustatzeko ere apustua egingo duela adierazi du EAJ taldeak. Amaitzeko, industria enpresen jarduera inguruak hobetzeko, lankidetza publiko-pribatuko esparruak bultzatzeko eta tokiko enpresekin etengabeko harremana izateko konpromisoa hartu du Iridoyk.