Euskararen erabilera sustatzea, EAJ-ren erronka nagusietako bat Inprimatu
Administrator-k idatzia   
Asteartea, 2019(e)ko maiatza(r)en 21-(e)an 11:12etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el lunes día 20 de Mayo de 2019.

UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK

Euskararen erabilera sustatzea, EAJ-ren erronka nagusietako bat

Hauteskunde programan jaso dituzten euskara eta kulturako proposamenak aurkeztu ditu gaur Xabier Iridoy alkategaiak.
Iridoy eta Zupiria, Irungo zerrendako zenbait kiderekin batera
EAJ taldeko alkategai Xabier Iridoy Santiago kalean izan da gaur, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza politikako sailburuarekin batera. Bertan, hauteskunde programan jaso dituzten euskara eta kulturako proposamenak aurkeztu ditu.
Datorren agintaldiko erronka nagusia kaleko erabilera sustatzea dela nabarmendu du alkategaiak. “Ezin dugu euskara hezkuntza arlora bakarrik mugatu, kalean modu eraginkorragoan sustatu behar da, eta horretarako hainbat neurri landu ditu gure taldeak”. Horretarako, euskararen sustapenaren aldeko elkarte zein eragileekin elkarlana bultzatzea ezinbestekotzat jo dute jeltzaleek.
Proposamen zehatzak egin ditu gaurko agerraldian Iridoyk. Aisialdiko erabilpenari dagokionean, eskolaz kanpoko ordutegian haurrei eta gazteei euskaraz kirol eta kultur jarduerak antolatzeko konpromisoa hartu du, euskarazko produktuen kontsumoa bultzatzeaz gain. Gainera, euskararen erabilera merkataritza zein enpresetara zabaltzeko ere programak sustatzen jarraituko dutela diote, “Euskaraldiak eragin duen olatua aprobetxatuz eta hornituz”.
Kultura arloan aldiz, ondare historikoa “zahartuta” dagoela ikusten dute jeltzaleek, ez dela batere aberatsa. Egoera horren aurrean, Kafe Antzoki bat eta aire librean hainbat ekitaldi antolatzeko anfiteatro bat sortzea eta “ahaztuta eta abandonatuta dauden eremuak birgaitzea” proposatu du, besteak beste, Oteiza eta Basterretxearen tailerra edota Junkaleko muralak.