Trantsizio energetikoaren aldeko "apustu sendoa" egin du Elkarrekin Podemosek Inprimatu
Administrator-k idatzia   
Asteartea, 2019(e)ko maiatza(r)en 21-(e)an 11:15etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el lunes día 20 de Mayo de 2019.

UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK

Trantsizio energetikoaren aldeko "apustu sendoa" egin du Elkarrekin Podemosek

"Ez neurri kosmetikoen bitartez, baizik eta eguneroko bizitzan benetako eragina duten ekimenen bitartez", adierazi dute koaliziotik.
Koalizioko alkategai David Soto eta Miren Echeveste idazkari nagusia.
Elkarrekin Podemos koalizioak datozen udal hauteskundeei begira osatu duen programaren inguruko xehetasun gehiago eman ditu. Ekologia eta ingurumenari dagozkion proposamen zehatzak aurkeztu dituzte gaur. “Elkarrekin Podemos Irunen trantsizio energetikoaren aldeko apustu sendoa egin nahi dugu. Eta ez neurri kosmetikoen bitartez, baizik eta eguneroko bizitzan benetako eragina duten ekimenen bitartez”, adierazi dute.
Hala, lau proiektu zehatz aurkeztu ditu koalizio moreak. Lehena, Txinzerren (Txingudiko Zerbitzuak Mankomunitatea) bitartez energia zerbitzuen enpresa bat sortzeko konpromisoa da. Bulego berde moduko bat sortu nahi dute, diru laguntzei buruzko informazioa emateko eta energia auditoretzak egiteko. Pobrezia energetikoarekin amaitzea da taldearen asmoa.
“Benetan jasangarria den” Hondakinen Tratamendu Plan bat egitea ere proposatu dute. Murrizte, prebentzio, berrerabiltze, birziklatze eta konpostatze neurriak hartzeko apustua egingo dutea diote, Txingudin berreskuratze eta konpostatze instalazio bat sortuz.
Hirugarren proiektua Plaiaundiko kirol instalazioak Txenperenea Mendebalera eramatea izango da, “sozialisten 25 urtetako ezintasuna gaindituz eta parte naturala berreskuratuz”.
Amaitzeko, eremu publikoa okupatzeagatik konpainia elektrikoei tasak ezartzeko konpromisoa hartu dute. Gainerako herritarrek bezalaxe ordaindu behar dutela nabarmendu dute.