Irungo EH Bilduk etxebizitza politika “ausarta” eskatu du Imprimir
Escrito por Administrator   
Martes, 26 de Noviembre de 2019 11:50

Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa,el martes día 26 de Noviembre de 2019.

Irungo EH Bilduk etxebizitza politika “ausarta” eskatu du

Hutsik dauden etxebiziten errolda eta gazteentzako zuzkidura-etxebizitzak sustatzea proposatu du
Martes, 26 de Noviembre de 2019 - Actualizado a las 06:03h
IRUN- Irungo EH Bilduk etxebizitzaren arazoaren aurrean “lanketa serio eta sakona” egin du azken urteotan. Lan hori azaltzeko prentsaurrekoa eman zuten atzo taldeko zinegotzi den Oihana Brionesek eta zinegotzi ohi eta taldeko kide den Dani Berasategik.
Gaia kokatzeko, etxebizitza duin batean bizitzeko geroz eta irundar gehiagok zailtasunak dituztela nabarmendu zuen Brionesek. “Etxebizitza gizarte bazterketaren motoretako bat da eta horrek zailtasun handiak sortzen ditu gizartean”, zioen zinegotziak. Brionesen arabera, Caritasek joan den astean argitaratu zuen Foessa Euskadi txostenak gizartean arazoak sortzen dituzten elementuen artean, etxebizitza lehen postuan dagoela dio. Arazoari, politika publikoekin aurre egin behar zaiola adierazi zuen Brionesek eta horretarako “neurri ausart eta berritzaileak” eskatu zituen.
Neurrietan sartuta, Berasategik alokairuko etxebizitzen parke publikoa sortzea eskatu zuen, hutsik dauden etxebizitzen errolda egitearen garrantzia azpimarratuz. Berasategik gogoratu duenez, “gazteak dira alokairua ordaintzeko zailtasun gehien dituztenak, eta horrek eman-tzipazioa zailtzen eta atzeratzen du”. Horri aurre egiteko gazteei zuzendutako zuzkidura-etxebizitzak proposatzen ditu koalizio abertzaleak.

Indarrean dagoen Hiri Antolaketa Planak etxebizitzak eraikitzea aurreikusten duela azaldu zuen Berasategik, Via Irunen eremuan etxebizitzak ere eraikiko direla azalduz: “Gure taldeak marra gorri argia dauka: egun, Via Irungo lurrak publikoak dira, eta publikoak izaten jarraitu behar dute”.
Azkenik, udal gobernuari “etxebizitza eskubide bihurtuko dituen politika berritzaileak martxan jar-tzeko” gonbitea luzatu zion Oihana Brionesek. “Ildo honetan lan egiteko bidelagun izango gaitu”, amaitu zuen zinegotziak. - J.G.