Aurrekontuak adosteko “prest” agertu da Irungo EAJk Imprimir
Escrito por Administrator   
Lunes, 16 de Diciembre de 2019 09:29

Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa,el sábado día 14 de Diciembre de 2019.

Aurrekontuak adosteko “prest” agertu da Irungo EAJk

Gobernuak aurkeztu zuen zirriborroa hobetzea helburu duten 47 emendakin aurkeztu ditu alderdi jeltzaleak
Sábado, 14 de Diciembre de 2019 - Actualizado a las 06:03h
Corchon eta Iridoy, atzo, Irungo Batzokian.
Corchon eta Iridoy, atzo, Irungo Batzokian.
Corchon eta Iridoy, atzo, Irungo Batzokian.
IRUN- Xabier Iridoyk, Irungo EAJ-PNVko bozeramaileak, eta Jose Corchonek, taldeko zinegotziak, pasa den azaroaren 15ean Irungo Gobernu taldeak aurkeztutako Aurrekontu Proiektuari alderdi jeltzaleak egin dizkion proposamenak eta hobekuntzak aurkeztu zituzten atzo.
“Datorren urterako Gobernuak aurkeztutako aurrekontu proiektua osatu gabea izateaz gain, tamalez, Alderdi Sozialistak eta Elkarrekin Podemosek pasa den urrian onartu zuten urte anitzeko konpromisoez erabat baldintzatuta dago”, azaldu zuen Iridoyk.
Konpromiso horien artean San Juan plazan udal eraikin berria eraikitzea dago, eta EAJrentzat, Iridoyren hitzetan, “garrantzitsua izan arren, herritarrentzat ez da premiazkoa”. “Sinestezina irudi-tzen zaigu diru-kutxa publikotik zortzi milioi euro udal eraikin bat eraikitzetik baztertuta ikustea, irundarrek gaur egun dituzten beharrei erantzuten ez dien eraikina dela kontuan izanik”, argudiatu zuen bozeramaileak.

Gainera, udal erakin hori hiriko gune oso esanguratsuan kokatua egongo denez, alderdi jeltzaleak datorren urtean zehar herritarrei gai honi buruz kontsulta irekia egitea beharrezkoa izango litzatekeela uste du.
Bestalde, aurrekontu proposamena osatzeko helburu dituzten 47 emendakin aurkeztu ditu Irungo EAJk. Besteak beste, proposamenak jarraian azaltzen diren gaiak jorratzen dituzte: berdintasuna, eraso sexisten prebentzioa, aparkalekua, energia aurreztea udal eraikinetan, adinekoei laguntzeko zerbitzua, euskara...
Amaitzeko, Iridoyk prest agertu zen aurrekontuetan edonorekin adosteko, Gobernu sozialistarekin zein oposizioko taldeekin “lozorro luzean egon diren proiektuen garapena” arintzeko helburuarekin. - J.G.