Elkarrekin Podemos-Ezker Anitzak ontzat eman ditu aurrekontuak Inprimatu
Administrator-k idatzia   
Asteazkena, 2021(e)ko martxoa(r)en 17-(e)an 15:21etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Diario Noticias de Gizpuzkoa,el miércoles día 17 de Marzo de 2021.

Elkarrekin Podemos-Ezker Anitzak ontzat eman ditu aurrekontuak

Taldearen ustez Irungo Udaleko aurtengo kontuek "oposizioaren babesa" izan dute, aurkako bozkarik jaso ez dutelako

– j.g. 17.03.2021 | 00:17

irun – Joan den asteartean, martxoaren 9an, 2021eko Irungo Aurrekontuen Udal Osoko Bilkura egin zen. Saio horretan, PSE eta Elkarrekin Podemos-Ezker Anitza taldeek osatutako udal gobernuak aurkeztutako aurrekontua eztabaidatu zen, baita oposizioko taldeek egindako zuzenketak ere.

Aste honetan, Osoko Bilkuraren inguruan egindako balorazioan, koalizioa udal gobernuan sartu izanak aurrekontuak "markatu" dituela zioen taldeak. "Gaur egungo egoera zaila eta konplexua ikusita, gure helburua izan da aurrekontu hedakorrak proposatzea, gastu sozial handiagokoak, eta ez abiatzea aurrekontu-murrizketen ikuspegitik", jarraitu zuten taldetik.

Thank you for watching

Aurrera atera zen aurrekontua errepasatuz, Elkarrekin Podemos- Ezker Anitzatik Irungo ingurumen-politiketan historian egindako inbertsio handiena, Gizarte Ongizate arloaren aurrekontuaren igoera, berdintasunean onuragarriak izango diren proiektuen finantzaketa, Memoria Historikoaren bulegoaren sorrera eta kontziliazioaren aldeko neurriak nabarmendu zituzten, besteak beste.

"Osoko Bilkuraren aritmetika sinplea zen, gobernua osatzen dugun bi taldeok gehiengo bat batu genuen aurrekontu hauek onartzeko", zioten koaliziotik, "baina gure taldeak ez du uste lan instituzionala horrela egin behar denik." Honen islapena Gobernuak oposizioaren 30 emendakin udal aurrekontuan barneratzea, milioi bat euroko balioarekin, izan zela adierazi zuten taldetik.