Irungo EH Bilduk maiatzeko hauteskundeetarako osatu duen zerrenda aurkeztu berri du, Oihana Briones Aramendi buru duela |
Escrito por Administrator |
Martes, 18 de Abril de 2023 22:39 |
Noticcia publicada en Angula Berria.info, el martes día 18 de Abril de 2023. Irungo EH Bilduk maiatzeko hauteskundeetarako osatu duen zerrenda aurkeztu berri du, Oihana Briones Aramendi buru duelaZKA argitaratua 18 / Api / 2023
Irungo EH Bildu.- Talde anitza dela aldarrikatu dute; auzo, adin, lanbide eta errealitate desberdinetako irundarrak, guztiak ageriko konpromiso batekin: irundarrontzako duina, gertukoa eta bizigarria izango den hiria egiten jarraitzea. Koalizio abertzaleak adierazi duenez, udal hauteskunde hauetara eskarmentua duen taldea aurkezten du, pertsonak erdigunean jarri eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko prest dagoena. “EH Bilduren helburua lurralde honek ematen dizkigun aukera leiho guztiak aprobetxatzea izango da, lanaren bitartez eta anbizioz, bertan bizi garenon bizitzak duindu eta maite dugun hiria egiteko”. Hau da EH Bilduren Udal Hauteskundeetarako zerrenda:
“Osatutako zerrendaz harro gaude eta ¡lusioz beterik, proiektu honetan gero eta gehiagok sinisten dugulako, eta gero eta gehiago izango garelako”. |