Irungo EAJ: "Baserritarrek egiten duten lana balioetsi behar da" Imprimir
Escrito por Administrator   
Viernes, 16 de Febrero de 2024 23:28

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el viernes día 16 de Febrero de 2024

Irungo EAJ: "Baserritarrek egiten duten lana balioetsi behar da"

Lehen sektorean izaten ari diren mugimenduekin adi da Irungo EAJ. Baserritar eta nekazariak laguntzeko lan mahaia sortzea proposatu du.

Urkiri Salaberria eta Gorka Alvarez zinegotziak, landa ustiapen batea.

Irungo EAJk adierazi du jarraipena egiten ari dela bai Europan eta Gipuzkoan lehen sektoreko langileak egiten ari diren mobilizazioei. Irunera ekarri du gaia. “Irungo landa eremuak errekonozimendu soziala behar du, eta baserritarrek egiten duten lana balioetsi: ingurunearen zaintza, kalitatezko ekoizpena, tokiko jarduera ekonomiaren sustapena…”. Bide horretan, lehen sektoreko eragileen eta udalaren arteko lan mahai bat sortzea proposatu du, “egungo eta etorkizuneko egoera elkarrekin aztertzeko, eta lehen sektoreko eragileen eskaerei erantzuteko”.

EAJk oroitaraziu du azken hamarkadetan pisua galdu duela Irungo ekonomian lehen sektoreak: hiriaren Balio Erantsi Gprdeinaren (BEG) %0.1 da (zerbitzuek %75eko pisua dute, eta industriak %17.3koa). Udalerriaren 4.240 hektareatatik, 566 daude nekazaritzarako azalera erabilgarri bezala sailkatuta. “Bat egiten dugu euskal nekazaritza eta abeltzaintzaren sektoreko aldarrikapen askorekin, eta bat egiten dugu Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako dekalogoarekin ere. Dekalogo horrek aukerak emango dizkigu produktuen merkaturatzean nola lagundu eta, horrela, gure hiriko, landa nortasuna eta landa kultura indartu eta ikusarazteko”.

Zentzu horretan, ingurunea babeste plan berezien alde dago EAJ, hala esan dute maiz. “Gure hiriko ingurune naturalak babesteko plan bereziak garatu nahi ditugu; Olaberriako eta Meakako Plan Bereziak esaterako. Baina une oro, jakitun izanik plan horiek Kateara, Bidasoara edo Anakara zabaltzeko beharra ere badagoela. Are gehiago, maiatzean amaitu zen Olaberriako Harana Babesteko Plan Berezia jendaurrean jartzeko prozesua, ondorioz, laster, Osoko Bilkuran udal talde guztiok horren inguruko iritzia eman beharko dugu”.

Jeltzaleek nabarmendu dute lehen sektorea zaintzea eta defendatzea “gure szaintza eta etorkizuna begiratzea” direla, eta udal eskumenetatik abiatuta horren alde egitera egin dute. “Horretarako, ezinbestekoa da elkarlanean aritzea, inplikatutako eragileei, eta bereziki Irungo baserritarrei, modu aktiboan entzutea. Horixe da gure ahalegina; lanean jarraitzea, lehen sektorea indartzeko eta etorkizunari begira aukera bideragarri bat izan dadin”.