San Martzial kalean bilgune berria du Irungo EH Bilduk, eta atzo egin zuten haren aurkezpen ekitaldia. “Datozen urteetan taldearen erreferentziazko espazioa izango da”.
Espazioa, EH Bilduren proiektua “indartzeko” baliatuko dute eta irundar guztientzat irekita egongo dela baieztatu dute. “EH Bildu zabaltzen jarraitzeko erreferentziazko lekua izatea nahi dugu; hausnarketa eta lanerako espazioa bai, baina topaleku bat ere”.