HAZaren aurpegi berria Inprimatu
Administrator-k idatzia   
Osteguna, 2013(e)ko azaroa(r)en 07-(e)an 11:20etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa sección Bertan Bidasoa Txingudi, el jueves día 7 de Noviembre de 2013.


BIDASOA-TXINGUDI

HAZaren aurpegi berria

IRUNGO
UDALAREN ARRETA ZERBITZUAK BULEGOAK ETA GEHIAGO ESTREINATU DITU ASTE HONETAN
IRUN, XABIER SAGARZAZU - Jueves, 7 de Noviembre de 2013 - Actualizado a las 06:07h
Erabiltzaile bat, bere txandarako txartela hartzen Irungo HAZaren bulego berrian.
Erabiltzaile bat, bere txandarako txartela hartzen Irungo HAZaren bulego berrian. (X.S)

A
SKORENTZAT pasa den astekoa, santu guztien eguna barne zuena, asteburu luzea izango zen. Irundar askorentzat ere bai. Beste batzuek lana izan zuten, ohi bezala. Baina egon ziren ere egun horietan lan berezia izan zutenak. Adibidez, Irungo Udalaren HAZ Hiritarren Arretarako Zerbitzuko langile eta buruak.
Juan de la Cruz kalean zuen HAZak bere bulegoa pasa den asteazkenera arte. Ostegunean, jai asteburu bereziari aurrea hartu eta igandera arte, bulegoa itxi eta traste guztiak jaso, ordenagailu eta sistema informatikoak bildu eta leku aldaketa egin behar izan zuten.
Astelehenean zabaldu zuen Irungo Udalak HAZaren bulego berri eta modernoagoa, San Martzial kalean, San Juan plazatik eta udaletxe beretik oso gertu. Eta itxura denez, leku aldaketa azkar egin bada ere, emaitza ona izan da eta lehenengo egun hauetan ez da arazorik izan hiritarrekiko arretaren funtzionamenduan (gogoratu behar da zerbitzu hau ez dela bulegoan soilik ematen, Internet bidez eta 010 telefonoaren bitartez ere lan egiten baitu HAZak. Bai telefonoa, bere ohiko ordutegietan, baita webgunea ere , une orotan, martxan egon zirela leku aldaketa egin bitartean).
700 LAGUN ASTELEHENEAN
Despistatuak ere bai
Makina autoerabilgarri berriak jarri dira, izapide arruntenak egin eta lege baliodun dokumentuak eskuratzeko
"Lehenengo egunean, denak oso ondo funtzionatu zuen eta 700 lagunetik gora etorri ziren San Mar-tzial kaleko bulego berrira", azaldu zuen asteartean Irungo alkate Jose Antonio Santanok, hara egindako bisita batean. Tartean, "aldaketaz enteratu ez eta bulego zaharretik etorri ziren despistaturen batzuk ere bai", esan zuen HAZeko arduradun den Izaskun Larrartek.
Arreta fisikoaz gain, egun berean "HAZak 010 telefonoaren bitartez 300 deitik gora jaso zituen eta guzti honi, www.irun.org webgunearen bitartez egindako gestioak gehitu behar zaizkio. Bistan dago leku aldaketa eta sistema informatiko guztiaren leku-aldaketa oso era egokian egin dela. HAZeko langile eta buruen lana eskertzekoa da", esan zuen alkateak.
San Martzial kaleko bulego berriak ez du HAZaren itxura soilik aldatu. Badira leku aldaketarekin batera martxan jarri diren zenbait berrikuntza. Izan ere, bulegora ekarri diren HAZ eta Enpresa Leihatila zerbitzuaz gain, hemendik aurrera Irungo Udalaren Kon-tsumo Bulegoa hemen egongo da. Eta gainera, hiritarrek izapide arruntenak egin eta lege balioa duten zenbait dokumentu lortzeko bi makina dauzkate eskura, bulegoaren sarreran.
Makina hauetan, errolda ziurtagiria, bizikidetza ziurtagiria edo Udalari egindako ordainketen egiaztagiriak eskuratu ahal dira eta nahi dutenek, ordaintzeke dituzten zorrak kitatu ahal dituzte.
"Uste baino hobeto funtzionatu dute makinek eta pentsatzen genuena baino erabilterrazagoak direla ikusi dugu. Astelehenean 200 pertsonak erabili zituzten eta oso gutxik behar izan zuten laguntza edo argibiderik", esan zuen Izaskun Larrartek.
Eta zer esaten dute HAZaren buelego berriaren erabiltzaile nagusi diren hiritarrek? "Bulego eder eta zabala da, bestea baino erosoagoa, eta ondo dago erakusmahaiak egon beharrean, aurrez aurre arreta ematen duen pertsonarekin egotea. Hori bai, makina berriak daudenaz ez naiz ohartu ere egin", esaten zuen atzo, HAZetik ateratzerakoan, 54 urteko Juanjo Gómezek.
Momentuz, leku aldaketa eta makina berriak hor daude. Datozen hilabeteetan, txosten elektronikoaren proiektua etorriko da
.