Irungo Harrera Sareak 2.000 pertsonatik gora artatu ditu 2020 urtean zehar |
Escrito por Administrator |
Martes, 26 de Enero de 2021 12:35 |
Noticia publicada en Angula Berria.info, el martes día 26 de Enero de 2021. Irungo Harrera Sareak 2.000 pertsonatik gora artatu ditu 2020 urtean zehar ZKA argitaratua 26 / Urt / 2021
Irungo Harrera Sarea.- Pandemia egoera dela eta migrazioa jaitsiera nabaritu da eta Sarearen lanak ere baldintzatuak egon dira aurten. Izurritearen lehen 4 hilabeteetan, martxotik ekainera ez zen inor iritsi. Bataz beste 8-10 pertsona atenditu dira egunero. Horietatik %8 inguru emakumeak dira eta %6 adin txikikoak. Nazionalitateka eta gehienetik gutxienera, hartu dira Ginea Conakry, Mali, Boli Kosta, Senegal eta beste batzuk. Lan-taldeei dagokionez: harrera taldea (informazioa, eskubideak eta argibideak) 1.500 lagun hartu ditu; gau txori taldeak (gauean iristen direnak aterpetxera bideratu) 1.150; erropa taldea (pandemiarekin larrialdiko kasuak bakarrik), 200 lagun Migranteen profil aniztasuna. Dublinatuak eta Europan bi urte baino gehiago pasa duten migranteak heltzen ari dira Irunera.
Pertsona hauei guztiei ez zaie aterpean sartzeko aukera ematen eta beraz, kalean geratzen direnak daude maiz, nahiz eta albergean tokia egon, diru publikoa xahutu eta migranteen zaurgarritasun egoera areagotuz (hotzaldiak aktibatzen direnean ezik. Horretarako temperatura 8 gradutik jeitsi behar da). Egoera hori konpontzeko eskatzen zaie aterpea eta bertako arauak kudeatzen dituzten erakundeei, dauden baliabideak pertsona zaurgarrien beharretara ahal den hoberen moldatzeko. Horretan IHS erakundeekin elkar lanean aritzeko prest dago, beti bezala. Bestalde Frantziak eta Espainiak mugen kontrola areagotu dutenetik, migrazio baldintzak okerragotu dituzte eta trafikanteak hori profitatzen dute. Migranteek arazo gehiago dituzte modu seguruan migratzeko eta zaurgarritasuna areagotu da, bereziki emakume, haur eta adin gutxikoentzat. |