700 lagun izan dira Ficoban Enpleguaren Astean Imprimir
Escrito por Administrator   
Domingo, 13 de Noviembre de 2016 12:40

Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa,el domingo día 13 de Noviembre de 2016.

700 lagun izan dira Ficoban Enpleguaren Astean

 

32 erakunde eta enpresak, 68 profiletako hautagaien bila, elkarrizketak burutu zituzten ostegunean
Domingo, 13 de Noviembre de 2016 - Actualizado a las 09:49h
IRUN - Ostegunean, Bidasoa Bizirik garapen agentziak bere Empleguaren Astearen udazkeneko edizioa burutu zuen Ficoba erakustazokan, 700 lagun ingururen parte hartzearekin.
Irun eta Hondarribiko XVIII. Enpleguaren Astea izan den honetan, metodologia aldatu egin dute, azoka irekia bihurtuz. Oraingoan, lan bila zebiltzanek ez dute aurretik izenik eman behar izan lan eskaintza zehatzetan, baizik eta ostegunean Ficobara joan eta han egon ziren 32 erakunde eta enpresei beraien kurrikulumak entregatzeko aukera izan dute.
Bidasoa Bizirikek azaldu du “guztira, erakunde eta enpresa hauek 68 profil desberdinetako jendearen bila” etorri direla Enpleguaren Astera, eta hauetatik “%36a industria sektorekoak; %20a merkataritzakoak, %11 enpresentzako zerbitzuen eskaintzarako eta beste horrenbeste ere eraikuntzarako eta %10 bana, ostalaritzaren eta bestelako zerbitzuen enpresetarako profilak” zirela zehaztu dute. - X.S.