Zeu zara EITB sariak Irunera helduko dira martxoaren 8an Inprimatu
Administrator-k idatzia   
Ostirala, 2017(e)ko otsaila(r)en 17-(e)an 09:12etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa, el viernes día 17 de Febrero de 2017.

 

Zeu zara EITB sariak Irunera helduko dira martxoaren 8an

Sei mailatako hautagaien artean bozkatu ahal da erakunde publikoaren webgunearen bitartez

XABIER SAGARZAZU - Viernes, 17 de Febrero de 2017 - Actualizado a las 06:11h

Hautagai diren enpresa, pertsona eta erakundeen ordezkariak, Santano, Sarratea eta Iturberekin, atzo Ficoban.

Hautagai diren enpresa, pertsona eta erakundeen ordezkariak, Santano, Sarratea eta Iturberekin, atzo Ficoban.

IRUN
- Aurretik Barakaldon eta Gasteizen eginak zituen Zeu zara EITB sarien gala berria Irunera ekarriko du komunikabide publikoen erakundeak, datorren martxoaren 8an, “gizarte, kirol eta ekonomia arloan oso dinamikoa den hiri honetako pertsona, enpresa eta elkarteei aitortza egiteko”.“Hiriburuaren ondoren, Irun dugu Gipuzkoan bigarren hiri haundiena. Historikoki Europara begira eta mugan egoteak izaera berezia ematen dio hiri honi eta Zeu zara EITB sarien ekitaldi hau Irunera ekar-tzeko orduan inolako dudarik” izan ez dutela gaineratu zuen atzo erakunde publikoaren zuzendari nagusiak, Maite Iturbek, sarietarako izendatutako askorekin eta Jose Antonio Santano alkatearen eta sari-ematea hartuko duen Ficoba erakustazokako gerente Ander Sarratearekin egindako aurkezpenean.
KANPAINA MARTXAN EITBren telebista, irrati eta Interneteko hedabideetan, atzo hasi eta “martxoaren 2ra arte, sari hauetarako hautagai diren Irungo eragile, enpresa eta pertsonen berri eman eta jendea www.eitb.eus webgunearen bitartez botoa ematera animatzeko promozio kanpaina” egingo dela azaldu du Iturbek.
Zeu zara EITB Irunen sariak sei mailatan emango dira. Alde batetik, Zeu Zara Gure Enpresa sariko hautagaiak Bidassoa Basque Brewery garagardogilea, Pasquier-Recondo, Decoexsa, Jart Skateboards eta Uvesco dira eta Zeu Zara Ingurumenaren Laguna mailan, Plaiaundiko Parke Ekologikoa, Uhinak kongresua, Lapurriturriko informazio-gunea, Bioterra azoka eta Toki-Alai Institutua.
Komunikabide publikoen erakundeak Irun “bere gizarte, kirol eta ekonomi dinamismoaregantik” aukeratu du sari hauetarako
Zeu Zara Gure Kutuna sariak herritarren ibilbide pertsonal eta profesionalei aitortza egin nahi die eta honetarako hautagaiak Asun Casasola (Nagore Laffageren ama), Agustin Ugarte (Behar Bidasoa GKEaren presidentea), Jose Luis Azkue (Luis Marianoren pianojolea), Ricardo Arregi zirujaua eta Julen Aginagalde eskubaloilaria dira.
Zeu Zara Solidarioa sarirako Behar Bidasoa GKEa, Ezezagunok antzerki taldea, Afagi, Aurreratu Elkartea eta Nagusilanen artean botatu ahal da.
Zeu Zara Gure Enbaxadorea sariak, Irunen izena zabaltzen duten erakunde eta pertsonei aitortza egin nahi die eta honetarako hautagaiak Real Union, Bidasoa eta Santiagotarrak kirol klubak eta Leontxo García eta Lourdes Maldonado kazetariak dira.
Azkenik, libreki hautatu ahal dute hiritarrek, hiriko denda eta ostalari-tza-lokalen artean, Zeu Zara Dendarik Onena saria nork jasoko duen
.

 

Azken eguneratzea hemen: Astelehena, 2017(e)ko otsaila(r)en 20-(e)an 09:09etan