«Asko daukagu egiteko eta aurrera jarraitu behar dugu» |
|
Administrator-k idatzia
|
Igandea, 2017(e)ko maiatza(r)en 21-(e)an 09:32etan |
Euskaratzeko lanean ari gara.
Noticia publicada en Diario Vasco sección Bidasoa,el domingo día 21 de Mayo de 2017.
«Asko daukagu egiteko eta aurrera jarraitu behar dugu»
21 mayo 201700:10
2007an burututako ikerketarekin konparaketa bat eginez, euskararen erabilerak aurrera egin du, baina hobetzeko tartea dago oraindik. «Lehenengo gauza datuak aztertzea da», esan zuen Josune Gomez Euskara arloko ordezkariak. Joan den ostegunean «horren inguruan bilera bat izan genuen Irungo Berritzegunearekin». Datuak ere Irungo ikastetxe guztiekin aztertuko dira.
«Bai instituzio publikoetatik eta bai gainontzeko entitadeetatik eutsi behar diogu» euskararen erabilera gehiagotzeko lanari, «eta baita hiritarrek. Hori da gure apustua. Asko daukagu egiteko eta aurrera jarraitu behar dugu».
Josune Gomezek Siadecok egindako «primerako lana» ere eskertu zuen: «Oso ondo burutu dute ikerketa eta oso lagungarria izango da hausnarketa hori egiteko eta ondorioak ateratzeko».
|
Azken eguneratzea hemen: Astelehena, 2017(e)ko maiatza(r)en 22-(e)an 09:45etan |