Txingudiko Pentsiodunek Elkarretaratzea deitu dute Hilaren 29rako Imprimir
Escrito por Administrator   
Lunes, 29 de Enero de 2018 12:07

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el jueves día 25 de Enero de 2018.


TXINGUDIKO PENTSIODUNEK ELKARRETARATZEA DEITU DUTE HILAREN 29RAKO

Hilaren 15ean egindako elkarretaratzearen irudia. Argazkia: Irungo Ahal Dugu.
Irunen sortu berri den Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduak, hilaren 15 eta 22an egindako mobilizazioekin jarraitzeko asmoarekin, elkarretaratzea deitu dute hilaren 29rako (astelehena). “Gure pentsioen erosteko ahalmenaren defentsan” lelopean San Juan plazan elkartuko dira, 12:00etan.
Irun eta inguruko pentsiodun guztiei luzatu diete deialdia, baita bestelako eragile guztiei. Gainera, Gizarte Segurantzatik jasotzen diren eskutitzak gorde eta elkarretaratzera eramateko animatu dituzte herritarrak, %0,25eko “igoera eskasa” salatzeko.