Bidasoko Enpresetan 4.0 Industria Martxan jartzeko lanean ari da Bidasoa Bizirik Imprimir
Escrito por Administrator   
Miércoles, 07 de Febrero de 2018 12:23

Noticia publicada en Bidasoko Hitza , el martes día 6 de Febrero de 2018.

BIDASOKO ENPRESETAN 4.0 INDUSTRIA MARTXAN JARTZEKO LANEAN ARI DA BIDASOA BIZIRIK

Álvaro Coca, Industriako Zuzendaria Alcad-en; Miguel Ángel Páez, Bidasoa bizirik-eko presidentea; Maria Serrano, Bidasoa bizirik-eko Kontseilaria eta Jon Petranlanda, IDOM Consulting-ekoa.
Irungo eta Hondarribiko Udalak, Bidasoa Bizirik-en bitartez, eskualdeko enpresa industrialetan azken teknologiak eta metodologiak sartzeko lanean ari dira. Horretarako, ‘Connect innovation bai!’ programa abiarazi dute.
Programaren lan ildoa bi udalerrietako enpresa industrialei 4.0 industriako azken teknologien erabilerak helaraztea da. 2016ean, Spri-ren bidez, formazio eta sentsibilizazio barnetegia egin zuten eta joan den urtean 4.0 teknologietan arreta jarriz, tailer bereziak egin zituzten. Orain, 4.0 industria eskualdeko enpresetan martxan jartzeko aholkularitza zerbitzua eskainiko dute.
Bestalde, programarekin ekin aurretik, IDOM Costulting-i eskualdeko 4.0 industriek bizi duten egoeraren ikerketa egitea eskatu zioten. Ikerketa horretan, tamaina ezberdineko 15 enpresa diagnostikatu zituzten, eta ondoren, transformazio digitalerako ekintza plan indibiduala aurkeztu zieten. Ikerketaren ondorioak ondorengoak dira: 2.0 eta 3.0 puntuen arteko maila batean dago eskualdeko heldutasun digitala (muntatze kateak erabiltzen direla baina ezberdintasun handia dagoela enpresen artean). Bestalde, Miguel Angel Paez Bidasoa Bizirik-eko presidenteak “eskualdeko industria nahiko aurreratua” dagoela ondorioztatu du, baina hala ere, “bide luzea egin beharra” dagoela. Gainera, aldaketa hori gauzatzeko, eskaintza eta eskari teknologikoaren arteko oreka handiagoa behar dutela ere argitu dute Bidasoa Bizirik-etik.