Martxoaren 8ari begira, denetarik prestatu dute Irunen |
Administrator-k idatzia |
Astelehena, 2018(e)ko martxoa(r)en 05-(e)an 13:18etan |
Euskaratzeko lanean ari gara. Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el viernes día 2 de Marzo de 2018. MARTXOAREN 8ARI BEGIRA, DENETARIK PRESTATU DUTE IRUNENGaur, Irungo emakumeen elkarte ezberdinek Irungo Udalarekin batera, datorren martxoaren 8aren harira antolatu duten egitarauaren berri eman dute San Juan plazan. Bertan, alkate Jose Antonio Santanorekin eta Gizarte Ongizate saileko ordezkari Sergio Corchonekin batera, Bidasoaldeko Elkarte Feministako, Argoiak, Gaurko Andreak eta Uxoak emakumeen elkarteetako kideak izan dira. Uztarri ona auzo elkarteak aurtengo aldarrikapen guztiak babestuko dituela jakinarazi du.
Santanok adierazi duenez, “egun guztiak martxoaren 8a izan beharko lukete”. Aldarrikapen egun horrekin amaitzeak, egungo egoera “hobetuko” lukeela esan du. Bozeramaileen Batzordean, aho batez, adierazpen bat onartu dutela gogoratu du, martxoaren 8ko mobilizazio guztiei babesa adierazteko. Datorren osteguneko greba “nahikoa da” oihukatzeko baliagarria izango dela nabarmendu du. Ondoren, elkarte ezberdinetako emakumeek hitz egin dute, bakoitzak martxoaren 8rako antolatu duten egitarauaren berri emateko. Ondorengoa da, datozen egunetarako antolatu dituzten jarduera guztiak:
Gaur (hilak 2, ostirala)
Hilak 5, astelehena
Hilak 6, asteartea
Hilak 7, asteazkena
Hilak 8, osteguna
Hilak 9, ostirala
Hilak 12, astelehena
Hilak 13, asteartea
Hilak 14, asteazkena
Hilak 16, ostirala
Hilak 23, ostirala
|