Eskuz-Esku plazatik epaitegira irtisi da Emakumeen Greba Imprimir
Escrito por Administrator   
Viernes, 09 de Marzo de 2018 12:24

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el jueves día 8 de Marzo de 2018.

ESKUZ-ESKU PLAZATIK EPAITEGIRA IRITSI DA EMAKUMEEN GREBA

Martxoak 8 Giza-katea
Giza-katea epaitegien parean
Milaka bidasoar elkartu ziren atzo arratsaldean Irungo erdialdean, martxoaren 8aren harira mugimendu feministak egindako deialdiari erantzunez. San Juan plaza eta epaitegiak lotzea zen asmoa baina, goizeko manifestazioan gertatu bezala, bildutako jendetzak aurreikuspen guztiak gainditu zituen. Plazatik epaitegietara eta buelta egin zuen giza-kateak, eta zatirik handienean bikoiztu behar izan zuten lerroa, jende guztiak parte hartzeko aukera izan zezan.
Protestak kaosa eragin zuen hirian, astebete baino lehenagotik iragarrita zegoen arren, Irungo Udalak ez zuen inolako neurririk hartu. Bildutako jendeak Colon eta Iparralde etorbideak moztu zituen, eta ehunka ibilgailuei eragin zien, udaltzainek ez zutelako trafikoa desbideratu.