(Galeria) 8.000 Bihotz more Imprimir
Escrito por Administrator   
Viernes, 09 de Marzo de 2018 12:28

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el jueves día 8 de Marzo de 2018.

[GALERIA] 8.000 BIHOTZ MORE

Martxoak 8 Irungo manifestazioa
Manifestazioaren burua atzealdearekin gurutzatu den unea
8.000 pertsona. Hori da udaltzainek eman duten datua, ikaragarria. Baina datua ezagutu aurretik ere, gaur goizean manifestazioan parte hartu duten milaka herritarrak zerbait historikoa bizi izan dutelako sentsazioarekin itzuli dira etxera. Zenbat izan diren jakin gabe, bazekiten asko zirela, inork espero zezakeena baino askoz gehiago.
Gehienak irundarrak, noski, baina baita zientoka hondarribiar ere, eta hendaiarrak, eta eskualdekoak ez diren eta bertan lan edo ikasten ari diren dozenaka gehiago. Emakumeak eta gizonak, nagusiak eta gazteak, ikasleak, langileak, pentsiodunak… 8.000 bihotz, uholde morea sortu arte.