"%0,25Eko Igoera Ziztrina" Zalatu dute ehunka Pentsiodunek Imprimir
Escrito por Administrator   
Martes, 13 de Marzo de 2018 12:24

Noticia publicada en Bidasoko Hitza , el lunes día 12 de Marzo de 2018.

“%0,25EKO IGOERA ZIZTRINA” SALATU DUTE EHUNKA PENTSIODUNEK

Ehunka eta ehunka pentsiodun atera dira beste behin kalera.
Gaur, azken hilabeteetan egindako mobilizazioekin jarraitzeko asmoz, Irun, Hondarribia eta Hendaiako pentsiodunak beste behin kalera atera dira, Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduak deitutako elkarretaratzean. Ehunka eta ehunka (milaka ez badira) elkartu dira gaur ere Irungo San Juan plazan, pentsio duinak exijitzeko.
Lehenik eta behin, “%0,25eko igoera ziztrina” salatu dute. Horrez gain, orain arteko galdutako erosteko ahalmena berreskuratzea eta etorkizuneko pentsioak bizitzaren kostuaren arabera aktualizatzea nahi dute pentsiodunek. Horretarako, pentsiodunez gain, gazteak animatu dituzte datozen mobilizazioetan parte hartzera, adierazi duten bezala, “oso zaila” baitute gazteek etorkizuneko pentsio horiek jaso ahal izatea. Gainera, eskualdeko alargunei laguntza emateko aholkularitza eskainiko dietela jakinarazi dute, hiriko bizilagunen eta jubilatuen lokaletan.
Bestalde, datorren larunbatean (hilak 17) Espainiako Estatu mailan iragarri dituzten mobilizazioei atxikituko direla jakinarazi dute. Horrela, Donostian egingo duten manifestazioan parte hartuko dute Txingudiko pentsiodunek. 18:00etan hasiko dute manifestazioa, Donostiako Alderdi Eder inguruan.
Gaur goizeko elkarretaratzearen panoramika.