Almerian Hil duten haurra gogoan izango dute Irunen |
Administrator-k idatzia |
Asteazkena, 2018(e)ko martxoa(r)en 14-(e)an 11:11etan |
Euskaratzeko lanean ari gara. Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el martes día 13 de Marzo de 2018. ALMERIAN HIL DUTEN HAURRA GOGOAN IZANGO DUTE IRUNENJustizia Gabrielentzat, denak gara Gabriel leloarekin, elkarretaratzera deitu dituzte irundarrak larunbat eguerdirako. Irundar talde batek antolatu du, Almerian (Andaluzia, Espainia) hil duten Gabriel Cruz haurraren kasuaren harira.
12:00etan hasiko da hamabost minutuko elkarretaratze isila, eta bertarako prestatu duten leloa daraman pankarta bat izango du buruan. Ondoren, euskaraz eta gaztelaniaz, agiria irakurriko dute deitzaileek: “Gabrielen familiari babesa adieraztea da gure asmoa”.
Hizketaldian, desagertuta dauden beste hainbat pertsona izango dituzte gogoan, “Yeremy Vargas, Marta del Castillo… Gure babesa dute haien familiek”.
|