Amiantoagatik Gaixotu den Lankide ohiari babesa azaldu diote CAF-en Imprimir
Escrito por Administrator   
Jueves, 15 de Marzo de 2018 12:50

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el miércoles día 14 de Marzo de 2018.

AMIANTOAGATIK GAIXOTU DEN LANKIDE OHIARI BABESA AZALDU DIOTE CAF-EN

caf
CAFeko langileak, goizeko elkarretaratzean.
Jose Felix Vazquez Irungo CAFeko langile izandakoari lanerako ezintasun iraunkor absolutua eman dio Espainiako Gizarte Segurantzako Institutuak. Erakunde horrek aitortu du langile horrek duen gaixotasuna, amiantoarekin lan egiteagatik sortu dela. Iazko azaroan egin zien ebazpena segurantza sozialak, ordutik ez da bertako langile Vazquez; bi hilabete falta zituen aurre-erretiroa hartzeko, elektrizista lanetan aritzen zen. Hari babesa adierazteko, bere lankide izandakoek elkartasun elkarretaratzea egin dute enpresaren atarian. Aurretik batzarra egin dute beharginek Enpresa Batzordeak deituta, amiantoaren gaiaren gainean hitz egiteko.
ESK sindikatuko kide da Vazquez. Sindikatu horrek jakinarazi duenez, bihar (osteguna), epaiketa egingo dute Donostiako Lan Arloko 4. epaitegian: eri dagoen langileak eraman du auzibidera CAF, kalte-ordaina eskatzeko. Izan ere, ESK-k esan duenez, azaroko ebazpenaren ondoren enpresak “erantzukizunei muzin” egin die, “izapide burokratikoekin eragotzi nahi ditu bere ardurapekoak ziren segurtasun neurriak ezarri ez zituelako onartu behar dituen kalte-ordainak”. Aurretik CAF zigortua izan da amiantoarekin lan egindakoen harira.
ESK-k “enpresaburuen klaseari” eskatu dio “bere erantzukizunei aurre” egiteko, “kaltetuei eman beharreko kalte-ordainak eragotzi eta atzeratzen egon ordez”. Hein berean, Espainiako Estatuko Gobernuak amiantoarekin lan egin eta gaixotu direnentzat konpentsazio funtsaren legea egin dezala galdegin du.
Bihar, epaiketaren egunean, Vazquezi babesa emateko elkarretaratzera deitu dute, Donostiako epaitegiaren aurrean, ESK sindikatuak eta ASVIAMIE amiantoagatik kaltetuen elkarteak. 09:30ean hasiko da.