IRUN-HONDARRIBIA- Jai egun ofiziala ez bada ere, bihar San Marko eguna da eta Irunen zein Hondarribian, amabitxiek oparitutako opila goxoa ez zaie faltako ume eta gazte askori.
Egun honetako ohitura da gozoa eliza eta parrokietan bedeinkatu eta gero familia edo lagun artean jatea, etxean edo ohiko diren Guadalupe, Ibarla edo San Martzialgo inguruetan.
Bedeinkapenei dagokionez, gehienak goizeko 11.00etan izango dira, hala nola, Hondarribiko Jasokunde eta Sagarrondoko Amaren parrokikoa edo Junkalgoa, Belaskoenekoa, Anakakoa, Artiakoa, Pasionistetakoa, Behobiakoa edo Familia Sakratuaren parrokikoa, Irunen.
Aurretik, 10.30ean, Hondarribiko Betherramen eta Irungo Landetxa auzoko elizan egingo dira bedeinkapenak;11.30ean dago aurreikusita Larreaundi auzoko San Jose Langilearen elizakoa eta 12.00etan egingo da egun honetako azken bedeinkapena, San Martzialekoa, Irunen. - X.S.