2.000 Langile Inguru , Irungo Kaleetan barrena Inprimatu
Administrator-k idatzia   
Asteazkena, 2018(e)ko maiatza(r)en 02-(e)an 11:39etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el miércoles día 2 de Mayo de 2018.

2.000 LANGILE INGURU, IRUNGO KALEETAN BARRENA

Antolatzaileen arabera, 2.000 lagunek hartu zuten parte. Argazkia: LAB OarsoBidasoa.
LAB sindikatuak deitutako mobilizazioari ehunka pertsonek erantzun zioten atzo. Langileen Nazioarteko Egunean manifestazioa egin zuten Irungo kaleetan barrena, ‘Lan, bizi, herri duina. Burujabetza ezkerretik’ lelopean. Manifestariekin batera, kamioi musikatua izan zen, aldarrikapen eguna alaitzeko.
Txanaleta plazatik abiatu ziren langileak, eta Colon pasealekua zeharkatu ostean, Mosku inguruan amaitu zuten. Antolatzaileen arabera, 2.000 lagun inguruk hartu zuten parte mobilizazioan. Helburu gisa, “langileak kalera ateratzea, etxeko zaintzan ari diren langileak eta pentsiodunak protagonista bihurtzea, eta feminismoa eta prekarietatea mahai gainean jartzea”. Ekintza sindikalaren bitartez lan duinaren alde borrokatu nahi dute, prekarietatearen kontra eta enpleguaren defentsan. Horretarako baliatu zuten atzoko manifestazioa. Aldarrikapen eguna amaitzeko, bazkaria egin zuten Irungo Mendizaleak elkartean.